Elosegi parkea segurtasunagatik itxita

Tolosako Udala
2020/10/22 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Astearte gaueko haize boladek kalte ugari eragin zituzten udalerriaren luze eta zabalean eta ondorioz, segurtasunagatik Elosegi Parkea itxi egin da, momentuz, eta berriz ere irekiko da segurtasun berme guztiekin zabaltzeko aukera dagoenean.

  • Atzo hasi ziren udal langileak haizeak eragindako kaleei erantzuna ematen, larritasun handiena zuten egoerei lehentasuna emanez, eta udal zerbitzuek, Babes Zibileko kideekin batera, lanean jarraituko dute gaur egun osoz.

 

 

Astearte gaueko haizeteek ezbehar ugari sortu zituzten Tolosan udalerriaren luze eta zabalean. Zuloaga auzoan, Izaskun auzoan, Zumalakarregi kalean, Belate-Anoetako bidean, Sakramentinoetan eta bereziki landa auzoetan: Urkizun, Aldaban eta Bedaion.

 

Kalte materialak eragin zituen haizeak eta hainbat zuhaitz edota bestelako objetu ugari botata agertu ziren atzo goizean; zenbait zuhaitzek, gainera, errepideak moztu zituzten.

 

Gauzak horrela, goiz goizetik hasi ziren udal langileak Babes Zibilikeko boluntarioen laguntzarekin lanean haizeak eragindako kalteei konponbidea ematen eta oztopatuta zeuden errepideak irekitzen, larritasun handiena zuten egoerei lehentasuna emanda. Gaur egun osoz lanean jarraituko dute.

 

Elosegi parkea, momentuz, segurtasunagatik itxi egin da, haize boladek bertan ere ezbeharrak sortu dituztelako. Berriz irekiko da segurtasun berme guztiekin zabaltzeko aukera dagoenean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA