Gaur hasiko da Amarotz auzoko asfaltatze lanen hirugarren fasea eta ostiralean amaituko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/07 | Obrak, Zerbitzuak
  • Amarotz auzoko 30. eraikinaren eta GI-2135 errepidearekiko lotunearen arteko eremuan egingo dira fase honi dagozkion lanak. Lanak egin ahal izateko, ezingo da eremu horretan aparkatu gaurtik ostiraleko 20:00ak arte. Bestalde, zirkulazioa eten egingo da obrak egin bitartean, eta eremura sartu-irtenak San Blas auzora igotzen den errepidetik bideratuko dira.

  • Lehen fasea egin den eremuan bihar hasiko dira pintaketa lanak egiten, eta, beraz, ezingo da bertan aparkatu. Bigarren faseari dagozkion lanak ere bihar amaituko da, eta segidan egingo dituzte pintaketa lanak.

 

Amarotz auzoko asfaltatze lanak hirugarren fasean sartu dira gaur eta ostiralean amaitzea aurreikusten da. Amarotzeko 30. eraikinaren eta GI-2135 errepidearekiko lotunearen arteko asfaltozko zoladurak fresatu, zabaldu eta trinkotuko dira, galtzadaren indusketa egingo da eta oinarrizko geruzen betelanak egingo dira.

Jarduera eremuan ezingo da aparkatu gaurtik hasita ostiraleko 20:00ak arte. Zirkulazioa etengo da obrak egin bitartean, eta eremura sartu-irtenak San Blas auzora igotzen den errepidetik egingo dira.

Auzoko asfaltatze lanen lehen fasean 10 eta 11 zenbakietako eraikinen arteko eremua konpondu zen, eta bihar bertan hasiko dira pintaketa lanak egiten. Beraz, datozen egunetan ezingo da eremu horretan ibilgailurik aparkatu. Bigarren faseko lanak, 9E eta 26 zenbakidun eraikuntza artean egiten ari direnak, bihar amaituko dira, eta jarraian egingo dituzte pintaketa lanak. Gaur hasiko da hirugarren fasea: 30. eraikinaren eta GI-2135 errepidearekiko lotunearen arteko eremuan egingo dira lanak. Aste honetan amaitzea aurreikusten da, baita hirugarren faseari dagozkion pintaketa lanak ere.

Eremu bakoitzean egingo diren pintaketa lanak zehazteko seinaleak jarriko dira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA