Gaur hasiko dira San Frantzisko pasealekuaren eta Pedro Tolosako kalearen arteko bidegurutzea biribilgune bilakatzeko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/14 | Obrak, Zerbitzuak
  • Larramendiko biribilguneak izan duen erantzun ona ikusita eraikiko da biribilgune berria San Frantxisko eta Pedro Tolosa artean, oinezkoen ibilbideak, bidegorriak eta ibilgailuen zirkulaziorako galtzaden diseinua kontuan hartuta.

  • Aldaketak eremu horretako bizi-kalitatea, bide segurtasuna eta irisgarritasuna nabarmen hobetuko ditu.

 

 

Aurreikusitako asfaltatze lanak amaituta, gaur emango zaie hasiera San Frantzisko pasealekuaren eta Pedro Tolosa kalearen arteko bidegurutzea biribilgune bihurtzeko hirigintza-lanei. Behin betiko soluzio bat diseinatu da oinezkoen ibilbideak, bidegorriak eta ibilgailuen zirkulaziorako galtzadak barne hartzen dituena.

Espaloi eta bidegorri zabalagoak

Biribilgunea egitean, San Frantziskoko eta Alliri auzotik datorren kaleko bi erreiak desargetu eta bakarra utziko da espaloiaren eta bidegorriaren zabalera handitzeko. Beraz, obren hasieratik, San Frantziskoko eta Alliritik datorren kaleko errei bat kendu egingo da eta obra amaitu artean mantenduko dira semaforoak martxan.

Aldaketa honekin, eremuko bizi kalitatea nabarmen hobetzea espero da, bide-segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu, zaratak gutxitu eta emisioak murriztuko direlako.

Aldaketak Bidaniara doan autobus linean eta desbideraketak trafikoan

Biribilgune berria eraikitzeko lanak direla eta, bihartik aurrera, martxoaren 15eko eguerditik aurrera, Bidaniari doan autobus linearen ibilbidea aldatu egingo da eta autobusa Berazubi, Paper kalea eta SAM eko biribilñgunetik pasako da.

Bestalde, ibilgailuen ohiko ibilbidea ere desbideratu egingo da. San Frantziskotik Pedro Tolosa kalera joateko aukera egongo da, baina ezingo da Araba etorbiderantz zuzen jarraitu. Horretarako Geltoki kaletik igaro beharko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA