Gudari kaleko eraberritze lanak direla eta, trafikoan aldaketak ostiraletik aurrera, azaroak 16

Tolosako Udala
2018/11/15 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak

Gudari kaleko lanak direla eta, bihar ostirala, azaroak 16, trafiko aldaketak egingo dira goizeko 8:00etatik aurrera. Horrela, Gudari kalean, Samaniego eta Foruen bitarteko zatia trafikoarentzat zabalik geratuko da. Horretarako Samaniego kalearen noranzkoa aldatuko da eta ibilbidea berria honakoa izango da: Nafarroa etorbidea-Samaniego-Foruen etorbidea- Nafarroa.

Lizardi plazan ere trafikoa aldatuko da eta Foruen eta Laskorain bitarteko zatia trafikoari itxita geratuko da. Laskorain kaletik Zubi Berri aldera atera beharko da derrigorrez, Foruen aldera itxita egongo delako.

Zumalakarregi paseoko zatia une honetan dagoen bezala mantenduko da, hau da, Zezen plazatik Lizardi aldera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA