Hasi dira Arkauteko teilatua berritzeko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/06/02 | Obrak, Zerbitzuak
  • Arkaute eraikineko teilatua berrituko du Udalak, egoera txarrean dagoelako.
  • Obra zuzendaritza Arretxe Aholkularitza enpresari esleitu zaio, eta eraikuntza lana, aldiz, IZ4 Guipuzcoa S.L. enpresari. 107.190,20 euroko aurrekontua dute lanek, BEZ barne.

 

2022 urteko aurrekontu proiektuan jasotako egitasmoak abiaratzen jarraitzen du Udalak, eta oraingoan, Arkaute eraikineko teilatua eraberritzeari ekin zaio, egoera txarrean zegoelako eta segurtasuna bermatzeko eraberritze-beharra zuelako.

Maldadun teilatua eta estalki laua (terraza) eraberrituko dira, eraikin baten kontserbazio lan gisa. Teilatuak ur sarrera puntualak jasan izan ditu eta, horrek urteetan sortutako narriadura kontuan izanda, teilatuaren azterketa orokorra egin zen. Bertan aurreikusitakoa oinarri hartuta, egitura puntualki sendotuko da eta, urak eragindako kaltearen ondorioz hondatuta zeuden habexka batzuk ordezkatuko dira.

Obra zuzendaritza Arretxe Aholkularitza enpresari esleitu zaio lizitazio bidez, eta eraikuntza lana, aldiz, IZ4 Guipuzcoa S.L. enpresari. Lanak uztailaren 26rako amaituta egotea aurreikusten da eta guztira 107.190,20 euroko aurrekontua dute, BEZ barne.

Ondoren eraikin osoaren proiektu integrala

Aurtengo aurrekontu proiektuan aurreikusia dago baita ere, eraikina barrutik erabat berritzeko proiektua egitea. Behin teilatua konpontzeko lanak amaituta ekingo zaio proiektuaren idazketari.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA