Herriko estolderia sarea garbituko du Udalak aurten

Tolosako Udala
2022/04/21 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Herria txukun eta garbi mantentzeko helburuarekin, dagoeneko Alde Zaharreko estolda zuloak garbitu dira. Guztira 124 izan dira Alde Zaharrean garbitu diren zuloak, 1.445 metro tubo.

 

 

Herria txukun eta garbi mantentzeko lanean jarraitzen du Tolosako Udalak, eta horretarako herriko estolderia sarea garbitzen hasi da. Dagoeneko Alde Zaharreko 124 estolda zulo garbitu dira, guztira 1.445 metro tubo, eta datozen hilabeteetan garbituko dira herriko gainerako estolda zuloak.

Denetariko zaborra jaso da Alde Zaharreko estolda zuloetatik, guztira bi metro kubiko. Horretarako, 120.000 litro ur erabili behar izan da. Estolderia sare nagusia eta estola zulo sinfonikoak eta arruntak garbitu dira. Hondakinak xurgatu egin dira lehenik eta ondoren hoditeria guztia garbitu da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA