Herriko haur jolastokiak konpontzen hasiko da Udala bihartik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/25 | Obrak, Zerbitzuak
  • Lehen fase honetan, 9 haur jolastoki berritu eta egokituko dira lehentasun gehien dutenetatik hasita, jolaserako espazio egoki eta seguruak eskaintzeko helburuarekin.

  • Aste honetan zehazki, Zuloaga eta Larramendiko bi jolastokietako jolasak desmuntatuko dira eta Amaiurreko parkeko konponketak hasi eta amaituko dira.

 

 

Tolosako haur jolastokiak konpontzen hasiko da Udala aste honetan. Hainbat fasetan gauzatuko dira lanak eta, bihartik aurrera, ekingo zaie lanei. Herritarrei herri atsegin eta zaindua eskaintzea funtsezkoa da udalarentzat eta horretarako urteko mantenu lanen plangintza egiten du Udalak.

2021 urteari hainbat mantentze lanekin eman zaio hasiera. Urtarrileko lehen asteetan hainbat asfaltatze lan gauzatu dira eta orain haur jolastokien txanda heldu da, Tolosa irisgarriagoa, erabilgarriagoa eta atseginagoa izan dadin herritarrentzat.

Tolosan guztira 30 haur jolastoki daude. Horien inguruko azterketa egin du udalak, haur jolastoki bakoitzaren egoera ezagutu eta lehentasunak zehazteko. Lehentasun horiek kontuan izanda, ekintza plana garatu du udalak eta plan horri jarraiki berrituko dira jolastokiak.

Lehen fasean 9 haur jolastoki eraberrituko dira

Armeria Plaza, Larramendi, Zuloaga, Amaiur, Bizkai, Agaramundu, Alliri, Larramendi 3 eta Larramendi 7-ko haur jolastokiak eraberrituko dira lehen fasean, guztira bederatzi.

Kasu batzuetan zorua berrituko da eta besteetan, aldiz, jolasak berriengatik ordezkatuko dira. Jolas batzuen kokapena ere aldatuko da. Helburua da jolaserako espazio egoki eta seguruak eskaintzea.

Aste honetan egingo diren lanak

Larramendi eta Zuloagako jolastokiak desmuntatuko dira aste honetan eta, Amaiurreko parkeko kanponketak hasi eta bukatzea aurreikusten da.

Haur jolastokiak berritzen jarraitzeko bigarren fasea ere 2021ean jarriko da martxan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA