Igeralde eta Bizkaia kaleen artean dagoen eskultura egonkortzeko lanak amaitzear

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/02/19 | Obrak, Zerbitzuak
  • Datorren astean eskultura hormigoizko geruzaren gainean jartzea aurreikusten da eta ondoren lurra botako da eskulturaren inguruan obra amaitutzat emateko.


Udalak Igeralde eta Bizkaia kaleen artean dagoen eskultura egonkortzeko lanak abiarazi zituen duela aste batzuk denboraren poderioz eskultura lurrerantz okertzen ari zela ikusita. Transformazio zentroan eta transformazio zentroarekin muga egiten duen lursail artean kokatuta zegoen eta orain lekualdatu egin da egonkortze lanetan egindako aurkikuntzek hala eskatuta.

Eskulturak 38.000 kiloko pisua du eta garabia egokiarekin lekuz mugitu zen lehenik, zorua egonkortzeko lanak egiteko. Eskultura mugitzean behin-betiko lekualdatzeko beharra sortu zen, lur azpian zegoen eskulturaren zatiaren egoera ez baitzen egokia. Hortaz, eskultura lekualdatzeko, lurra zulatu zen lehenik eta 60cm-ko balastoko geruza bat ipini zen gero. Ondoren, trinkotzeko, erruloa pasa zen. Armadura jarri eta 40 cm-ko hormigoizko geruza bat bota zen azkenik.

Hormigoia ondo finkatzeko eta erresistentzia irabazteko astebete itxarongo da orain, eta datorren astean aurreikusten da eskultura hormigoizko geruzaren gainean ipini eta inguruan lurra botatzea. Obra amaitutzat emango da orduan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA