Iurre auzoko garajeetako hezetasun arazoak konpontzeko azterketa egingo da

Tolosako Udala
2021/05/06 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Udalak bizilagunekin hitzarmena sinatu du eta elkarrekin adostu dute hezetasun arazoak konpontzeko azterketa Salaberria Ingeniaritza S.L eta Str Egiturak enpresek egitea arazoen egoera eta jatorria aztertu eta konponbideak bilatzeko.

 

Iurre auzoko 1-13 garajeetan hezetasun arazoak daude eta Tolosako Udalak eta bertako bizilagunek hitzarmena sinatu dute arazoari konponbidea emateko. Hitzarmenean jasota dagoen moduan, lehenik eta behin azterketa lan bat egingo da arazoen iturria eta konponbideak aztertzeko. Bi aldeen artean adostu dute Salaberria Ingeniaritza S.L eta Str Egiturak enpresek egitea azterketa lanak. 6 hilabete izango dituzte bi enpresek eremuaren eta egoeraren azterketa egiteko eta, ondoren,  irtenbideak mahai gainean jarri eta ardurak banatuko dira.

Azterketa bi fasetan egingo da. Lehen fasean, Salaberria Ingeniaritza S.L enpresak bideo ikuskaritza bat eta azterketa topografiko bat egingo ditu, eta ur sarea ikuskatuko du. Bigarren fasean, berriz, Str Egiturak enpresak garajeen egoera aztertuko du, egitura, euri urak jasotzeko instalazioak eta bestelako elementuak ikuskatzeko. Hainbat eremutan laginak ere hartuko ditu inpermeabilizazioa ona den ikusteko.

Azterketa lan guztiak egin eta jasotako emaitzen arabera, arazoa konpontzeko beharrezko lanen proposamena egingo da.