Izaskun igoerako aldapako saneamendu sarea berritu eta hobetu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/12 | Obrak, Zerbitzuak
  • Apirilaren 19an hasi ziren lanak eta uztailean amaitu dira.

 

Izaskun igoerako aldapako saneamendu sarea berritu eta hobetu da. 2022ko apirilean hasi ziren lanak eta uztailean amaitu dira.

Izaskungo aldapako saneamendu sare publikoa hobetzeko hitzarmena sinatu zen Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Urak-en eta Asuncion Klinikaren artean. Obra ur kontsorzioak (Gipuzkoako Urak-ek) lizitatu zuen eta Eregi Eraikuntzak enpresak egin du.

Klinikako saneamendu pribatuaren zatia Asunción klinikak ordainduko du, eta bide batez, goitik behera jaisten diren euri urak eta ur zikinak bereizteko azpiegitura ere jarri denez, sare publikoari dagokion zatia Udalaren eta Gipuzkoako Urak-en artean ordainduko da: Tolosako Udalak euri urei dagokien azpiegituraren gastua ordainduko du, guztira 184.147,09€, BEZ barne, eta Gipuzkoako Urakek ur zikinei dagokiena.

Egin diren lanen bidez, saneamendu sarea berritu eta hobetuta, irtenbidea eman zaio aspalditik zetorren arazo bati. Lanak egin aurretik, azterketa egin da, irtenbiderik egokiena zehazteko eta proiektua lankidetzan garatu da, hiru aldeen artean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA