Jarduera guztiak eteteko agindua amaituta, geldirik dauden obrei berrekiteko lanean ari da udala

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/15 | Obrak, Zerbitzuak
  • Hainbat lan arlotako jarduerei berriz ekin ahal  izan zaie aste honetan, eta hortaz, herriko hainbat gunetan martxan zeuden eta beste hainbatetan hastekoak ziren lanak berriz ere martxan jartzeko obren arduradunekin jarri da harremanetan udala.
  • Obra pribatuen kasuan, etxebizitzetan edota pertsonen arteko hartu-emana egongo den kasuetan, galarazita dago obrak gauzatzea, segurtasuna bermatzeko. 

 

Azken bi asteetako etenaldiaren ondoren, geldirik dauden obrei berrekiteko lanean ari da udala. Herriko hainbat gunetan hasita zeuden edo martxan jartzekoak ziren lanak pixkanaka jarriko dira berriz ere martxan. Horretarako, lan bakoitzeko kontratistekin, obra zuzendariekin eta prebentzio teknikariarekin harremanetan jarri da aste honetan bertan udala, lanen egoera aztertu eta bakoitzari berriz hasiera noiz eman erabakitzeko. 

San Frantzisko 41 eremuko lanak martxan ziren martxoaren 10az geroztik, geldialdiaren ondotik, horiek jada berriz ere martxan jarri ditu udalak. Irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanen barruan, espaloiaren kota igo egingo da eta zorua berrituko da. LED argiak ere jarriko dira energiaren eraginkortasuna areagotzeko. Halaber, estolda-zuloak berritu eta euri-urak biltzeko sarea ere berrituko dira. Guztira, 115.413,47 euroko (+BEZ) kostua izango dute lanek.

Larramendi auzoan ere hainbat konponketa egitea aurreikusia zuen udalak, eta horiei berriz ere ekingo zaie datozen egunetan. Alarma egoera ezarri aurretik ere aurtengo asfaltatze lanak gauzatu behar zituen udalak, baina egoerak hala behartuta bertan behera geratu ziren. Lan horien antolaketa egungo egoerara egokitu beharko da berriz, eremu horietako bizilagunen artean ahalik eta eragin gutxiena sortzeko.

Etxeetako obrak galarazita

Bestalde, konfinamendua indarrean dagoen bitartean, galarazita jarraituko dute etxebizitzetako obrek, betiere lan horiek etxeko zein inguruko bizilagun eta langileen arteko fluxuak sortuko badituzte, hortaz, segurtasuna bermatze aldera, horiek, momentuz ezingo dira gauzatu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA