Landa bideak eta bide bazterreko sastrakak garbitzeko lanei ekin die Udalak

Tolosako Udala
2021/09/10 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Aldaban, Bedaion, Monteskuen, Urkizun, Santa Luzian eta Usabalen egingo dira lanak irailetik abendura.

  • Helburua da baserri bideak eta landa bideak segurtasun eta erabilgarritasun baldintza onetan mantentzea.

 

Udalak landa bideak eta bide bazterreko sastrakak garbitzeko lanei ekin die, behin zerbitzua esleituta. Helburua da erabilera publikoko bideak segurtasun eta erabilgarritasun baldintza onetan mantentzea. Bi urterako plangintza osatu eta lehiaketa publiko bidez esleitu zaizkio lanak Belarmendi S.L. enpresari.

Dagoeneko hasi dira baserrietara doazen bide zolatuen bazter eta ezpondetako sastrakak eta arekak garbitzen. Aldaban, Bedaion, Monteskuen, Urkizun, Santa Luzian eta Usabalen egingo dira lanak. Zuhaitzak eta luizi txikien ondorioz eroritako lurra eta haitzak ere kenduko dira.

Guztira 67.344,2 m landa bide garbituko dira irailean hasita abenduko bigarren astera bitartean. 46.282,5 euroko inbertsioa (BEZ barne) egingo du Udalak guztira.

Baserri bideen garbiketaren egutegia

Landa bideetako sastraka garbiketa Aldaban hasi da iraileko lehen astean. Hilaren 13tik 26ra Bedaion jarraituko dute, eta urriaren18tik azaroko lehen astera bitartean, Monteskuen. Azaroko azken astean ekingo diete lanei Urkizun, abenduko lehen astean Santa Luzian eta, azkenik, abenduko bigarren astean Usabalgo landa bideak garbituko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA