Larramendiko biribilgunea egonkortzeko lanak amaituta, aurrera begira, eremuaren eraberritze integralerako proiektua landuko du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/03/22 | Obrak, Zerbitzuak
  • Argiztapena hobetzeko lanak eginda, amaitutzat ematen dira biribilgunea egonkortzeko lanak.

  • Azpiegituren etengabeko hobekuntzan, eremuaren jarraipen eta azterketa egingo du Udalak, beharrezkoak diren neurriak hartzen jarraitzeko eta Eskolabideak proiektuaren baitan herriko gazteekin aztertuko da espazioa, beren ikuspegitik, zer hobetu lantzeko.

  • Aurerra begira, eremuaren eraberritze integralearko proiektua landuko du Udalak URA Ur Agentziarekin harremanetan, espazioaren uholdegarritasuna dela-eta.

 

 

Ostegunean amaitu ziren Larramendiko biribilgunea egonkortzeko lanak, inguruko argiztapena indartu ostean. Biribilgunea diseinatu eta erdiko irlatxo eta plataforma eraiki dira, zoladura konpondu da, seinaleztapen horizontal zein bertikala egokitu eta hobetu da, oinezkoentzako babes-hesiak jarri dira arriskua dagoen zatietan egurrezko eta altzairuzko hesi mistoak erabilita eta oinezkoentzako pasabideetako galtzada-arrapalak murriztu dira eremua irisgarriagoa izan dadin. Bide argiztapena indartu da, semaforoak kendu dira, baita dauden bide marrak ere.

“Tolosa Badabil” Mugikortasun Plan berriaren baitan, irailean egin zen Larramendi eta Ibaiondoko kaleen eta Arrameleko zubiaren arteko bidegurutzea biribilgune bihurtzeko froga, trafiko fluxuak arintzeko helburuarekin. Frogaren emaitzak adierazgarriak izan ziren: auto ilarak ia desagertu eta oinezkoen zirkulazioa arindu zen semaforoak kenduta. Izandako arrakasta eta herritarren harrera ona ikusita, Udalak biribilgunea egonkortzeko lanak abiarazi zituen urtarrilean.

Etengabeko hobekuntzan

Biribilgunearen egonkortze lanak amaitu badira ere, Udalak eremuaren jarraipena eta azterketa egingo du, eta hobetu beharreko alorrik identifikatuz gero, neurriak hartuko ditu.

Bestalde, aurten haurren ongizate fisiko eta emozionala bultzatzeko Eskolabideak partaidetza prozesuaren baitan, ikastetxe eta ikasleekin landuko da eremu hau, haien ikuspegia barne hartuta, hobetzekorik antzematen bada, hobekuntzak proposatzeko.

Aurrera begira, eremuaren eraberritze integrala

Larramendiko biribilgunea egonkortzeko lanak amaituta, etorkizunera begira, eremua bere osotasunean egokitzeko proiektu integrala landuko du Udalak, motordun trafikoa eta oinezkoen eta txirrinduen mugikortasuna kontuan izango dituena, espazioa egokia eta irisgarria izan dadin guztientzat.

Aipatu proiektu integrala URA Ur Agentziarekin harremanetan landu beharko du Udalak, eremuaren uholdegarritasuna dela-eta. Momentu honetan, gainera, URA Ur Agentziak martxan du Tolosako erdigunearen uholdegarritasunari aurre egiteko proiektua idazteko lizitazioa. Proiektua idatzi ondoren, ekintza plana garatuko du UR Agentziak, eta lanketa guzti horrek eragin zuzena izan dezake eremu osoan, Arrameleko zubian eta hau zabaltzeko aukeran, esaterako. Beraz, modu koordinatuan landu beharko du Udalak datozen urteetan eremua modu integralean eraberritzeko behin betiko proiektua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA