Obra publiko zein pribatu guztiak etenda

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/30 | Obrak, Zerbitzuak
  • Dekretu berriaren haritik, bihartik aurrera bertan behera utzi beharko dira obra guztiak, izaera publiko zein pribatukoak.

  • Udalak martxan zituen San Frantzisko 41 eremuko lanak, beraz, etenga geratuko dira dekretu hau indarrean dagoen bitartean.

 

Martxoaren 9an ekin zitzaien San Frantzisko 41 eremua hobetzeko lanei. Besteak beste, espaloiaren kota igo, zorua berritu eta irisgarritasuna hobetzeko eta Led argiak ezartzeko helburuarekin

Larrialdi egoeran, segurtasun neurri guztiak bermatuta, lanekin aurrera egiten ahalegindu bada ere udala azken dekretuaren ondotik, etenda geratuko dira bihartik aurrera obra guztiak, bai izaera publikoa dutenak, baita izaera pribatukoak ere.

Udaltzaingoak eremuaren zaintza egingo du eta lanei berriz ere ekingo zaie dekretua indargabetzen denean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA