Oinezkoen segurtasuna hobetzeko zutoinak jarri dira Laskorain ikastolaren sarrera inguruan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/23 | Obrak, Zerbitzuak
  • Ikasturte hasieran Kondeaneko aldapan baranda jarri zen Zabalarretako sarrera arte herritarrek ez zezaten bertan aparkatu; orain, helburu berarekin, zutoinak jarri dira ikastolako sarreraren inguru guztian, gaizki aparkatutako autoek sortutako auto pilaketak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

 

Laskorain ikastolaren inguruetan sortzen ziren auto pilaketak eta egoera arriskutsuak saihesteko eta, bereziki, oinezkoen segurtasun hobetzeko beste urrats bat eman du Udalak.

Ikasturte hasieran, Kondeaneko aldapan baranda jarri zen Zabalarretako sarrerara arte; orain, zutoinak jarri dira ikastolaren sarrera inguru osoan zehar autoek ez dezaten espaloi gainean aparkatu. Modu horretara, ikastolaren sarrera eta irteera orduetan inguruetan sortzen ziren auto pilaketak eta horiek dakartzaten arriskuak ekidin nahi ditu Udalak.

Neurriok ikastolarekin landu eta adostu ditu udalak. Hasieran, Kondeaneko Aldapako sarrera itxita mantentzea aurreikusi zen bertan sortzen zirelako pilaketa eta arrisku egoera gehien, baina Covid19aren protokoloen arabera ikastolako bi sarrerak mantendu behar dira zabalik eta horregatik eskuhartu da eremu osoan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA