Pedro Tolosa kaleko lanak bukatuta, Batxiler Zaldibiako eraberritzea hasi berri du Udalak eta urriaren hasieran helduko die Kale Nagusiko pasabideei

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/14 | Obrak, Zerbitzuak
  • Orotara, 4 gune hauen eraberritzean, 175.508,62 euroko inbertsioa egingo da.
  • Pedro Tolosan espaloiaren malda txikitu da zorua berreginez eta eragindako gunean, euri-uren kanalizazioa burutu da.
  • Batxiler Zaldibian hasitako eraberritze lanek 5 aste irautea dago aurreikusia.

Orotara, 175.508,62 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak 4 gune hauen eraberritzean: Korreo kalea eta Kale Nagusia, eta azken hau Enperadore kalearekin lotzen duten igarobideak, Batxiler Zaldibia eta Pedro Tolosa 5-7 kaleak. Azken honetan amaitu berri dira lanak; Batxiler Zaldibia hasi da eraberritzea, eta Kale Nagusiko bi pasabideei urriaren hasieran helduko zaie.

Pedro Tolosa 5-7a izan da 4 gune hauen eraberritze plangintzan amaitzen lehena: espaloiaren malda txikitu da, etxeetako sarrerekin egun duen altuera-diferentzia kenduz. Horretarako egungo zorua kota altuago batean berregin da. Euri-uren kanalizazioa burutu da ere lanek-eragindako guneetan. 3 astetan burututako lanek 41.829,44 euroko aurrekontua izan dute.

Hasiak dira, berriz, Batxiler Zaldibian: kalearen lehen erdian jada burutu diren lanak kale osora zabaldu eta era integralean amaituko dira. Lanak egin aurretik, euri uren sarea bukatuko da. Ostean, gaur egungo asfaltoa eta espaloiak eraitsi eta plantan dauden posizio berean eraikiko dira. 63.622,07 euroko inbertsioa izango da eta lanek 5 aste irautea dago aurreikusia. Trafiko mozketak iragarri ditu Udaltzaingoak.

Korreo-Kale Nagusia pasabidea txukunduko da ere, urriaren hasieran ekinda. Zoladura eraitsi eta ur-zikinen eta euri-urak kanalizazioak berreraiki eta bi kaleen hornidura sareak konektatuko dira. Hormak azulejo berriekin berreraikiko dira eta argiteria berritu, jasangarriagoak diren LED luminariak jarriz. Sabaia eta ateetako zura garbituko da. Kale Nagusiko sarreran dagoen murala desmuntatuko da, gorde, eta obra amaitzean berrezarri. Udalak 41.610,85 euroko inbertsioa gauzatuko du bertan eta 2 astez luzatuko dira lanak.

Kale Nagusia – Enperadore pasabidean ere antzerako lanak burutuko dira. Zoladura, hormak eta horniduren kanalizazioak eraberrituko dira, eta sabai eta sarbide ateetako zura tratatu. 28.446,26ko inbertsioa izango da eta hau ere, 2 asteko iraupena izango dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA