Samaniego Herri Eskolako bizikleta aparkalekua estaltzeko lanak egingo dira gaur eta bihar

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/01/26 | Obrak, Zerbitzuak
  • Azken urteetan hainbat aparkaleku berri jarri dira herriko eremu desberdinetan bizikletaren erabilera indartzeko eta mugikortasun eredu jasangarriagoak sustatzeko.

 

 

Tolosako Udalak “Tolosa Badabil” mugikortasun planean jasotako lan lerroetako bat da bizikletaren erabilera sustatzea, mugikortasun eredu jasangarrien aldeko urratsak ematen jarraitzeko.

Hori horrela, gaur eta bihar Samaniego Herri eskolan dagoen bizikletentzako aparkalekua estaliko da, eguraldi txarra egiten duenean bizikletak babesteko, txirrindua erabiltzeko eragozpena izan ez dadin herritarrentzat. Gabonetan egokitu zen bizikleta aparkaleku hauen oinarria eta orain estalpea jarriko da.

 

Herrian bizikletaren erabilera sustatzen jarraitzeko urratsak

2020an Udalak txirrinduentzako 80 aparkaleku sortu zituen kiroldegi alboan, eta iaz bizikletak uzteko gune estali berria jarri zuen Musika Eskola atzean. Hori horrela, orain guztira 1200 bizikleta aparkatzeko ahalmena dago Tolosan. Horrez gain, Udala aztertzen ari da bizikletak aparkatzeko gune estali berrien sorrera, eta baita Belena bizikleta aparkalekuko aparkaleku kopurua handitzeko aukera ere. Helburua da herritarrei bizikletak uzteko aukera berriak eskaintzea eta mugikortasun jasangarria sustatzea.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA