Segurtasunagatik anbulatorio ondoko zuhaitza moztuko da

Tolosako Udala
2019/11/21 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Bihar eta etzi egingo dituzte zuhaitza mozteko lanak

  • Onddo batek kalteak eragin ditu zuhaitzean, eta horregatik moztuko da

 

Anbulatorio alboan, Gernikako Arbola lorategien atzean, dagoen Platanus Acerifolia zuhaitza kentzeko lanak egingo dituzte bihar eta etzi. Tolosako Udalak haren egoeraren jarraipen estua egin du azken urteetan. Udaberrira arte sendo mantendu da, baina irailean onddo batek gaixotu egin du zuhaitza.

Egoera horren aurrean, aditu baten txostena eskatu zuten udal teknikariek. Txosten horretan jasotzen denez, onddoa erasokorra da, eta, dagoeneko sortu dituen kalteak kontuan hartuta, zuhaitza enborretik mozteko erabakia hartu da segurtasuna mantentzeko aldera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA