Terrazen azalera handitzeko aukera, mahai kopurua mantenduta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/04 | Obrak, Zerbitzuak
  • Ostalariek terrazen azalera handitzeko aukera izango dute baimena eskatuta udalean, bi metroko distantzia mantendu ahal izateko, legez baimenduta dituzten mahaiak kokatuz, ez gehiago.

  • Beraz, ezingo da mahai kopurua areagotu eta oinezkoen mugikortasuna eta bizilagunekiko elkarbizitza bermatu beharko dira, une oro.

 

Larrialdi egoerak gogor kolpatu ditu hainbat sektore eta jarduera, baita ostalaritza ere. Sektorea babesteko eta laguntzeko eta herriko ekonomia suspertzeko helburuarekin, terrazen azalera handitzeko aukera aztertzen aritu da udala denbora honetan, ostalariekin elkarlanean.

Gauzak horrela, legeak ezarritako mugen baitan, indarrean dagoen ordenantza egokitu du udalak terrazen handitzea ahalbideratzeko eta aldi baterako jabari publikoaren erabilera handiagoa baimentzeko dekretua ere onartu da.


 

Aldi baterako neurria

Udaletik nabarmendu dute neurriak aldi baterako izaera duela, eta larrialdi egoerak hala eskatuta terrazei ezarri zaizkien baldintzek iraun bitartean egongo dela indarrean, edota gehienez ere 2020ko urriaren 31ra arte.

Terrazen azalera handitzeko ostalariek hainbat baldintza bete beharko dituzte eta eskaera aurkeztu beharko dute udalean.

Baimena eskatu ahal izango dute aurrez baimena zutenek zein egoera honetan terraza jartzeko baimenik ez dutenek baino aldi baterako jartzeko nahia dutenek, egoera honetan kasuan kasu aztertuko dira eskaerak beti ere kokalekuak aukera ematen badu.

Mahaiak kokatu ahal izango dira lehendik baimendutako gunean edota udalak zehaztutakoan, puntu horretatik abiatuta eremua zabalduz, bi metroko distantzia fisikoa ziurtatzeko, aurretik legez baimendutako mahai kopurua gainditu gabe.

Udal teknikariek ikuskapenak egingo dituzte baldintzak betetzen direla ziurtatzeko eta beharrezkoa bada zuzenketak eskatzeko.

Eskaerarekin batera azaleraren planoa edo krokisa aurkeztu beharko da ziurtatzeko oinezkoen mugikortasuna bermatzen dela eta sarbideak libre uzten direla.

Terrazak handitzeko bete beharreko eskaera orrializentziaren tramitazioa


 

Elkarbizitza eta elkar-errespetua

Udalak erraztasunak eman ditu egoeraren konplexutasuna dela eta, baina oinezkoen mugikortasuna eta elkarbizitza lehenesten dituela berretsi du.

Denbora honetan hainbat kexa jaso dira, ostalari zein bizilagunen aldetik, eta horregatik, herritar zein ostalari guztiei udaletik eskatzen zaie arduraz jokatzeko, elkar-errespetatzeko eta ezarritako baldintzak betetzeko.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA