Tolosako etxebizitza hutsen eta beharren azterketa egingo du Udalak, horien merkaturatzea sustatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/08 | Obrak, Zerbitzuak
  • Azterketaren egikaritzea atera berri da lehiaketara. Martxoaren 12a bitarte aurkez daitezke proposamenak. Lana burutzeko aurrekontua 49.586 eurokoa da, BEZ kanpo.
  • Bi lan ildo bereizi dira lanketa honetan: batetik diagnostiko bat egitea Tolosako etxebizitza hutsei buruz, etxebizitza beharrari buruz eta egungo etxebizitza parkeak eskaintzen dituen aukerena; bestetik, identifikatzea zein neurri har daitezkeen etxebizitza huts horiek mobilizatzeko, alokairurako zien salmentarako.

2019ko aurrekontuaren aurkezpenean eman zuen ezagutara Tolosako Udalak etxebizitza hutsen eta beharren azterketa egiteko zuen asmoa, behin bertatik eskuratutako datuak oinarri, etxebizitzak merkaturatzeko jarduera plana burutzeko. Hori guztia, genero ikuspuntua barne hartuta.

Azterketaren egikaritzea atera berri da lehiaketara. Martxoaren 12a bitarte aurkez daitezke proposamenak. Lana burutzeko aurrekontua 49.586 eurokoa da, BEZ kanpo eta berau gauzatzeko 8 hilabeteko epemuga ezarri da.

Bi lan ildo bereizi dira lanketa honetan: batetik diagnostiko bat egitea Tolosako etxebizitza hutsei buruz, etxebizitza beharrari buruz eta egungo etxebizitza parkeak eskaintzen dituen aukerena; bestetik, identifikatzea zein neurri har daitezkeen etxebizitza huts horiek mobilizatzeko, alokairurako zien salmentarako.

Udalak azken urteotan hainbat kanpaina egin ditu etxebizitza hutsen alokairua sustatzeko. Orain helburu da egun dagoen informazioa zabaldu, eguneratu eta xehetasun gehiago jasotzea, eta hori oinarri, etxebizitza sustapen politika eraginkorrak jartzea abian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA