Udalak Bedaioko kale nagusia berrurbanizatuko du auzoko jaiak pasa eta gero

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/10 | Obrak, Zerbitzuak
  • Berrituko dira zoladura eta argiteria publikoa; bestalde, plataforma berri bat egingo dute hondakinen edukiontziak jartzeko eta, horrela, aparkatzeko-plaza berriak sortuko dira.
  • Obra hauek aurrekontu hau dute, guztira: 138.514,51 euro (BEZa barne). Irailean hasiko dira, Bedaioko festak pasa eta gero, eta aurreikusten da 4 hilabete iraungo dutela.

Landa-auzoak hobetzeko planarekin jarraituz, Aldaba eta Urkizuren ondoren, Bedaioko hobekuntzei helduko die Udalak. Hain zuzen ere, kale nagusia berrurbanizatuko du, pilotalekuaren ondoan dagoena, elkartearen eta elizaren arteko hori.

Hobekuntza etorriko da elkartearen inguruan kalea hobeto antolatuta eta kaleari 5,5 m-ko zabalera emanda, bi kotxe pasatzeko moduan. Zorua ere berrituko dute. Lan horiek 1.119 metro koadroko azalera hartuko dute guztira. Orain, kaleak 4 eta 4,5 m arteko zabalera du, eta auzora sartzeko noranzkoan, eskubi aldean, eusteko horma bat du, eta ezker aldean, berriz, gune berde txiki bat, pendiza, goi partean ikuilua duela.

Kalea zabaltzeko eta antolaketa berria egiteko, beharrezkoa de 69 m luze den harri-lubetaz egindako horma egitea; era berean, oinezkoentzako bi eskailera-maila aldatu beharko dira, elkarteko sarbidean.

Horma horrekin plataforma berri bat sortuko da eta hara eramango dira hiri hondakin solidoen edukiontziak. Horrela, libre geldituko da orain okupatzen duten lekua, aparkatzeko plazak sortuko dira eta hobeto antolatuta geldituko da.

Horma egiteaz gain, berritu behar dituzte zoladura eta argiteria publikoa, efizientzia handiagoko argiak jarrita. Era berean, obrak eragindako hoditeria ere berrituko dute.

Obra hauek aurrekontu hau dute, guztira: 138.514,51 euro (BEZa barne). Irailean hasiko dira, Bedaioko festak pasa eta gero, eta aurreikusten da 4 hilabete iraungo dutela.

Berritu dituzte Aldabako pilotalekua eta Urkizuko “Exola” bidea

Auzo horietako bizilagunek hala eskatuta, Aldaban pilotalekua berritu dute, eta, Urkizun, “Exola” bidean asfaltoa bota dute, eta apirilean, autobus geraleku berri bat eraiki eta edukiontziei eusteko egitura bat jarriko da.

Aldabako pilotalekuan, zoru zaharra kendu eta berria jarri dute, paretak berritu dituzte, hezetasun arazoak konponduta eta margotuta. Inbertsioa 18.500 euro izan da.

Urkizun, berriz, Exola bidea asfaltatzeko 3. fasea egin dute. Azalera, guztira, 2.300 m2-koa izan da eta aurrekontua, 34.000 €. Gainera, apirilean, auzoaren erdigunean autobus geralekua egigo da, 9.800 €-ko inbertsioarekin; bestalde, edukiontziei eusteko egitura bat jarriko da, 9.200 €-ko inbertsioarekin, eta horrela, konponduta geldituko da haizearekin sortzen ziren arazoak, mugitu egiten dira-eta.

Aldaban eta Urkizun, guztira, 71.500 euro inbertitu dira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA