Udalak Tolosako Plan Orokorreko San Esteban eremuko aldaketaren idazketa atera du lizitaziora

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/08 | Obrak, Zerbitzuak
  • 48.000 euroko aurrekontua du kontratuak, BEZik gabe, eta martxoaren 13a bitarte aurkez daitezke proposamenak.
  • Helburu da orain artekoa baino azterketa sakonagoa eta zehatzagoa burutzea. Auzoaren garapena faseka egitea ezinbestekoa da, bideragarritasun ekonomikoa bermatze aldera.
  • Azterketatik eratorritako proposamen ezberdinak auzotar, herritar eta bertako eragileekin partekatuko dira, eta behin ekarpenak jasota, Plan Orokorraren aldaketa izapidetuko da.

Tolosako Udalak atera berri du lizitaziora San Esteban eremuari eragiten dion Plan Orokorraren aldaketa egiteko oinarri den dokumentazioa idazteko kontratua. 48.000 euroko aurrekontua du kontratuak, BEZik gabe, eta martxoaren 13a bitarte aurkez daitezke proposamenak.

San Esteban auzoari dagokionez, planteamendu ezberdinak egin dira azken urteetan, egoera sozioekonomikoak eta herritarren beharrak aldatuz joan direlako denboran. Orain, San Esteban eremua egungo errealitatera egokitu nahi da Plan Orokorraren barruan, eta horretarako azterketa abiarazteko kontratazio prozedura jarri du abian Udalak.

Helburu da orain artekoa baino azterketa sakonagoa eta zehatzagoa burutzea. Auzoaren garapena faseka egitea ezinbestekoa da, bideragarritasun ekonomikoa bermatze aldera. Barne hartuko ditu, ara berean, jasangarritasuna, mugikortasuna eta genero ikuspegia. Udalak espazio publikoa berregokitu nahi du, eremuaren eta herrigunearen konexioa hobetuz eta auzo atseginagoa eskainiz, trafikoarentzako eremua gutxitu eta oinezkoen erosotasuna eta segurtasuna bermatuz. Aldi berean, garraio zerbitzu publikoak hobetu eta aparkalekuak berrantolatuko dira. Alor kulturala ere mantendu eta sustatzea da helburua, Bonbereneak bere jarduerak aurrera eramateko beharreko eremua aurreikusiz, Feriala handiagotu eta hobetzeko bideak aztertuz, edota kultur- eta kirol-jarduera gehiago gauzatzeko aukera berriak sortuz. Etxebizitzei dagokienez, beharrezko etxebizitza kopurua zehaztuko da, babes ofizialekoen eta alokairu sozialera bideratutakoen kopurua ere aurreikusiz, proiektuaren bideragarria izan dadin.

Idazketa hiru fasetan gauzatzea aurreikusi du Udalak: lehenengoan, egoeraren diagnosia eta herritarren parte hartze prozesuaren diseinua egingo dira, lehen saioa ere burutuz; bigarrenean, hasierako dokumentua idatziko da, antolamendu aukera ezberdinak jasoz, eta herritarrekin bigarren parte-hartze saioa ere egingo da; hirugarren fasean, azkenik, jendaurrean egongo den epean aurkeztutako iradokizunei erantzuteko txosten tekniko-juridikoak idatziko dira. Prozesu osoak 17 hilabete irautea aurreikusi da.

Azterketatik eratorritako proposamen ezberdinak auzotar, herritar eta bertako eragileekin partekatuko dira, eta behin ekarpenak jasota, Plan Orokorraren aldaketa izapidetuko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA