Ur emaria gutxituta Oria ibaian presa puzgarriaren sistema elektronikoan izandako matxuragatik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/12/30 | Obrak, Zerbitzuak
  • Presa puzgarria neurtzen eta kontrolatzen duen sistema elektronikoa matxuratu egin zen abenduan izandako uholde eta euriteen ondorioz, arrazoi horregatik, presa ez dago puztuta eta ur emaria nabarmen jaitsi da Oria ibaian.

  • Dagoeneko sistema konpontzeko urratsak egiten hasita dago Udala.


 

Abenduan gertatutako uholde eta euriteen ondorioz, Oria ibaian Tolosako liburutegiaren begiratokiaren parean kokatuta dagoen presa puzgarriaren sistema elektronikoa matxuratu egin zen.

Sistema horrek presa automatikoki erregulatzen du ibaia ur askorekin datorrela sumatzen duenean. Hortaz, presio eta emariak kontrolatzen ditu.

Sistema elektrikoa matxuratuta, presa ez dago erabilgarri, presa bere horretan egoara onean badago ere, ez kaltetzeko helburuarekin. Ondorioz, azken egunotan nabarmen jaitsi da Oria ibaiko ur emaria Tolosan.

Udala dagoeneko jarri da enpresarekin harrremanetan azterketa sakona egin eta ahalik azkarren sistema elektronikoa konpontzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA