Urriak 29ko Bedaioko X. Azoka Berezira bertaratzeko autobus-zerbitzua eskainiko du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/10/26 | Obrak, Zerbitzuak

Bedaiotarrak aurten ere, 10 urtez jarraian, buru belarri dabiltza urteroko azoka berezia antolatzen. Igandean izango da, urriak 29, goizeko 10:45etatik eguerdiko 13:45 bitartean Bedaion. Hori horrela, Bedaiora bertaratzeko erraztasunak eskaintzeko helburuz eta iaz egindako proba baikorrari eutsiz, Tolosako Udalak autobus-zerbitzua eskainiko du honako ordutegian joan-etorrirako:

 

TOLOSA-BEDAIO

1go zerbitzua: 10:45 etan Tolosako San Frantziskoko geltokian

  • 11:00etan Alegin Eskoletako geltokian
  • 11:10etan Ugarte Bedaioruntz

2. zerbitzua: 12:00etan Tolosako San Frantziskoko geltokian

  • 12:15etan Alegian, Eskoletako geltokian
  • 12:25ean Ugarte Bedaioruntz

 

BEDAIO-TOLOSA

1go zerbitzua: 13:00tetan Bedaioko eliz plazatik aterako da dagozkion geldiuneak eginez Ugarte-Alegi eta Tolosa (San Frantzisko)

2. zerbitzua: 13:45tan Bedaioko eliz plazatik aterako da dagozkion geldiuneak eginez Ugarte-Alegi eta Tolosa (San Frantzisko)

 

Egitarau oparoa

Bertan ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dira hainbat produktu, adibidez, bertako babarruna, barazki, etxeko labe zaharrean egindako ogia, mondejuk, arraultzak, garai honetan gure fruta arbolak eskeintzen dizkiguten intxaur , sagar, gaztain,… etxean egindako postre goxoak, gaztak ere protagonismoa izango du egun honetan eta bertako gazta erosteko aukera izango da.

Sagardoa nola egiten den azalduko digute tolare txiki baten bidez sagardotarako sagar ekologikoa ekoizten duten Aitziber eta Fernandok. Sagar zukua dastatzeko aukera izango delarik.

Baserriko animaliak ikusteko aukera izango da eta erleen hainbat produktu dastatu eta erosteko bidea ere. Berezitasun bezela, Eladio erlazainak erlauntza baten barruko sekretuak ondo ikusi ahal izateko kristalezko erlauntza bat jarriko du ikusgai.

Urteurren berezi honek gonbidatu berezi bat ere izan nahi du, eta zein hoberik gure baratze, landare eta loreetan aditua den Jakoba Errekondo baino. Argitaratu berri duen Landareak lantzen gida liburua salgai izango du eta jendearen kezka eta jakinminak asetzeko aukera paregabea izago da.

Azken urte hauetan jendearen parte hartzeak azokako gune garrantzitsua bilakatu du Erakustoki Txokoa. Aurtengo gaia musika instrumentuak izango dira. Batez ere tarte berezia egingo zaio garai batean San Juan egunez Bedaioko baserrien artean idi adarren soinuez egiten ziren doinu jokuei. Txoko honetan ez dira faltako urteroko harigileak.

Egun berezia izatea nahi dute auzotarrek bertara hurbiltzen diren ume eta gazteentzat ere eta beraien parte hartzea bultzatzeko haziekin egindako eskulanak eta talo tailerra izango da.

Azoka erakustoki - saltoki gune bezela eguerdiko 13:45etan bukatuko da baina goizeko lanaldiak Artubi elkarteak antolatuko duen bazkari batekin izango du amaiera. 20€-ren truk bertako babarruna dastatzeko aukera paregabea, horretarako, goizparte osoan bazkarirako tikeak salgai egongo dira frontoian nahi duenarentzako eskuragarri.

Ezin ahaztu urteroko errifa berezia, azokako zerga berezian bildutako produktuez osaturiko zozketa paregabea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA