Uzturpeko pilotalekuko estalkia eraberritzeko lanak hasita

Tolosako Udala
2020/11/23 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Estalkia osorik berrituko da egungo itogin zein elementu erorketen arazoei behin betiko konponbidea emateko.

  • Obrak urtarrila amaierarareko bukatuta egotea aurreikusten da.

 

Aurtengo aurrekontuetan jasotako obretako bat da Uzturpeko estalkiarena eta jada hasita daude pilotalekuko estalkia eraberritzeko lanak. Estalkia osorik berrrituko da eta hegoaldeko fatxadaren zati bat ere bai.

Obraren helburua da egungo itogin arazoei zein elementuen erorketei konponbidea ematea. Azken denboran frontoiko estalkiak etengabeko konponketak behar izan ditu eta azken eurite eta haizeteen ondorioz, estalkiaren egoerak okerrera egin du, eta beraz, eraberritze lanak are eta beharrezkoagoak bilakatu dira.

Obra hauen bitartez Frontoiko itxitura guztiz eraberrituko da behin betiko irtenbidea emanez egungo arazoei.

Cubertect S.L. enpresak gauzatuko ditu lanak, 151.842,67 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne) eta urtarrila amaierarako lanak amaituak izatea aurreikusten da.

 

Trantsizio energetikoaren alde, eguzki plakak estalkian

Trantsizio energetikoaren aldeko apustuan, laster jarriko ditu udalak eguzki plakak ferialekuan eta helburua da, Uzturpeko estalkia eraberritu ondoren, datorren urtean, eguzki plakak berria jartzea bertan energeria berriztagarien aldeko urratsak egiten jarraitzeko.