Zezen plaza eraberritzeko aurreikusitako lan guztiak amaituta eta prest Inauterietarako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/02/08 | Obrak, Zerbitzuak
  • Azken fase honetan, goiko harmaila eta sarrera nagusiko eskailerak zaharberritu dira. Bertan ebakuazioaren noranzkoan zabaltzen diren metro bateko zabaleradun ateak jarri dira, irteera berri bat sortuz eta horrek  goiko solairuko harmailetan eta palkoetan 200 erabiltzaile gehiago jasotzea ahalbidetuko du.
  • Horrekin batera, zezen plazako instalazio elektrikoa eguneratu da eta bertako hondarra ere berritu da.

 

Amaitzear dira zezen plaza eraberritzeko aurreikusitako lan guztiak eta Inauterietan itxura berrituta eta eguneratuta zabalduko ditu ateak.

2016an garatu zuen Tolosako Udalak “Zezen-plaza zaharberritzeko proiektua”, legeak erabiltzaileentzako aurreikusitako ebakuazio- eta segurtasun-betebeharretara egokitzeko. Eraberritzearen kostu totala ia 1.200.000 eurokoa izanik eta Inauterietarako zezen plazaren beharraz jakitun, obra guztiak 5 urteko epemugan gauzatzea erdietsi zuen Udalak, 4 fasetan banatuta.

Lehen eta bigarren faseetan 3 irteera berri sortu ziren, palkoen egitura sendotu zen eta kanaloi guztiak aldatu ziren. Hirugarrenean tendiduko harmailak eraberritu ziren, legediak ezartzen dituen segurtasun eta irisgarritasun parametroetara egokituta, eta hormigoizko harmailen oinarria inpermeabilizatu eta euri-urak biltzeko sistema eta ur-hustubideak ezarri ziren. Halaber, barandak egokitu eta margolanak gauzatu ziren.

Orain, laugarren eta azken fasean, goiko harmaila eta sarrera nagusiko eskailerak zaharberritu dira. Zehazki zezen plazako lehen solairuko forjatuko egituraren erreforma integrala egin da, palko eta harmailetako gradak mantenduta. Goiko harmailen egitura egonkortu da eta egindako lanen ondoren, zutabeen eta habeen arteko loturak diseinu berria izango dute, zuraren iraunkortasuna handiagoa izan dadin eta etorkizuneko mantentze-lanak errazteko. Diseinu berriak, halaber, ura pilatu daitezkeen puntuak ekiditen ditu, zuraren iraunkortasun naturala luzatuz.

Horrez gain, harmailetako eskailerak bikoiztu dira, zezen plazara ez jausteko babesa altxatu da eta gainerako babes guztiak 90cm-ra igoko dira, babes osagarria gehituz.

Bestalde, eraikineko sarrera nagusiaren albo batean kokatzen den eskailera eraberritu da. Ebakuazioaren noranzkoan zabaltzen diren metro bateko zabaleradun ateak jarri dira, horrela irteera berri bat sortuz. Horri esker, goiko solairuko harmailetan eta palkoetan 200 erabiltzaile gehiago jaso ditzake zezen plazak.

Lan horiek guztiak Iparragirre eraikuntza enpresak egin ditu eta guztira 735.753,89 euroko aurrekontua izan dute, BEZ barne.

Instalazio elektrikoa ere berrituta

4. faseko lanez haratago, zezen plaza osoaren instalazio elektrikoa eguneratu da eta Inauteriei begira, bertako hondarra ere berritu da. Inauteri ostean, halaber, egon litezkeen azken erremate lanak burutuko ditu Udalak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA