Zezen plazako eraberritzearen 1 eta 2. faseak amaituta, 2019an emango zaio hasiera harmailen berritze osoari

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/27 | Obrak, Zerbitzuak
  • Udalak atera berri du hirugarren fase hau burutzeko lanen kontratazioa lehiaketara: martxoaren 7a bitarte aurkeztu daitezke proposamenak eta lanek 522.488 euroko aurrekontua dute, BEZ kanpo.
  • Lau fase horietako lehen bietan hiru larrialdi irteera berri eta palkoetako egitura sendotu eta kanaloi guztiak aldatu ziren. 2020an egitea aurreikusia dagoen 4. fasean palkoak guztiz zaharberrituko dira.
  • 3.287 pertsonentzako lekua izango du zezen plaza berriak behin fase guztiak amaituta.

2016an garatu zuen Tolosako Udalak “Zezen-plaza zaharberritzeko proiektua”, legeak erabiltzaileentzako aurreikusitako ebakuazio- eta segurtasun-betebeharretara egokitzeko. Eraberritzearen kostu totala ia 1.200.000 eurokoa izanik + BEZa, 4 faseak barne hartuta, eta iñauterietarako zezen plazaren beharraz jakitun, obra guztiak 5 urteko epemugan gauzatzea erdietsi zuen Udalak, lau fasetan banatuta.

Lau fase horietako bi jada gauzatuak daude, lehenegoa eta bigarrena, non hiru larrialdi irteera berri eta palkoetako egitura sendotu eta kanaloi guztiak aldatu diren, hurrenez hurren. 2019an helduko zaio hirugarrenari eta bertan harmailak oso osorik berrituko dira. Udalak atera berri du fase hau burutzeko lanen kontratazioa lehiaketara: martxoaren 7a bitarte aurkeztu daitezke proposamenak eta lanek 522.488 euroko aurrekontua dute, BEZ kanpo. Lanak maiatzean hastea dago aurreikusia eta 6 hilabeteko iraupena izango dute.

Egun dauden 12 harmailak eraitsiko dira, eta bederatzi berri eraikiko dira eremu berean. 3 harmaila gutxiago izango dira, eserlekuak handiagoak direlako: egungo 65 zentimetroetatik 85era pasako dira. Egun legediak ezartzen dituen segurtasun eta irigarritasun parametroak beteko ditu horrela Tolosako Zezen Plazak.

2020an egitea aurreikusia dagoen 4. fasean palkoak guztiz zaharberrituko dira, 354.729,33 euroko aurrekontuarekin, BEZ kanpo. Estalkiari suteen aurkako tratamendua emango zaio ere.

Behin fase guztiak burututa, zezen plazaren edukiera totala 3.287 pertsonatakoa izango da:

PLAZA Gehieneko edukiera: 500

  • Irteera kopurua: 2

  • Ateen/igarobideen zabalera: 2,5 m

TENDIDUA Gehieneko edukiera: 1.987

  • Irteera kopurua: 8

  • Ateen/igarobideen zabalera: 1,6-2,00 m

HARMAILAK Gehieneko edukiera: 800

  • Irteera kopurua: 4

  • Ateen/igarobideen zabalera: 1 m

  • Kanpoko eskaileren zabalera: 1,95 m

Zezen plaza, Udalak burutu duen azpiegitura soziokulturalen azterketan txertatua

Zezen plazaren balizko erabileren analisia egin zen 2017aren hasieran, eta urte horretan bertan abiatutako Ekipamendu Soziokulturalen azterketan barneratu zen. Orain, azpiegitura guztiak kontuan hartuz, egungo eta etorkizuneko beharrak, izan ditzakeen erabilerak eta horiek aurrera eraman ahal izateko beharko lukeen obra, ekipamendu edota moldaketak lantzen ari da Udala.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA