Euskal Herria plazako arkupeak margotzeko lanak, martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/05 | Obrak, Zerbitzuak
  • Lehenengo, pintadak estaltzeko tratamendu bat emango zaie paretei, eta, ondoren, tonu bereko pinturarekin margotuko da dena.

  • Alde Zaharreko eraikinen jabeek Udaleko erregistrotik egin ahal izango dute pintadak garbitzeko eskaera.

  

Euskal Herria plazako arkupeetako paretak margotzeko lanak hasi ditu gaur Tolosako Udalak, bertako bizilagunen aspaldiko eskariari erantzuteko eta herriko ondarea txukuntzeko asmoz. 

Aurrez, zutabeetako pintadak garbitu ditu kale-garbiketako lantaldeak. Bada, paretetakoak kentzeko, ezinbestekoa da margoketa-lana, eta aste osoan arituko dira lanean, plaza osoaren bueltan. 

Lehenik eta behin, pintadak estaltzeko tratamendu bat emango zaie paretei, eta, ondoren, tonu bereko pinturarekin margotuko da dena. Arkupeetako leihoen azpitik egingo dira lan horiek. Pasabidea moztuko ez bada ere, une batzuetan, oinezkoei eragingo diete lanek.

 

Alde Zaharreko pintadak garbitzeko eskaerak

Udalak, berez, ez du eremu pribatuetan halako esku hartzeak egiteko eskumenik, legeak zehazten baitu jabeena dela eraikinak begirune eta apaintasun publikoko egoera onean mantentzeko betebeharra. Esparru juridikoa aztertu eta gero, ordea, garbiketa egin ahal izateko oinarria topatu zuen Udalak: Alde Zaharra Monumentu Multzoa babestua da; hortaz, ondare arkitektonikoaren babesaren ikuspegitik, justifikatuta legoke. 

2024. urtearen azken txanpan hasi zen Udala eraikinen fatxadetako pintadak garbitzen, pixkanaka eta eremuka, betiere, bizilagunen baimenarekin. Ordutik, baimena eman duten eraikin ugaritatik ezabatu dira jada pintadak. Oraindik, ordea, ez dira eskuratu beste eraikin batzuetako baimenak. Bada, aurrerantzean, interesa duten eraikinen jabekideek ere egin ahal izango dute eskaera, udal-erregistroaren bidez. 

Baldintzen inguruko xehetasun gehiago, hemen: https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/obrak-zerbitzuak-auzoak/alde-zaharreko-eraikinen-fatxadetako-pintadak-garbituko-ditu-udalak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA