2021 urterako egutegi fiskala

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/04 | Ogasuna
  • Datorren urtean zerga eta tasa guztiak bere horretan mantenduko dira, hau da, ez da igoerarik aplikatuko herritarren presio fiskala baretzeko helburuarekin.

  • Ohiko egutegi fiskala ere berreskuratu da, baina terrazen kasuan atzeratu egingo da ordainketa epea.

 

 

Egungo egoerari erantzunez eta tolosarrei eta tokiko hiri ekonomia alorreko eragileei laguntzen jarraitzeko asmoz, jasaten duten presio fiskala arintze aldera, datorren urtera begira udal zerga eta tasa guztiak izoztu egingo dira.

 

Beraz, ez da igoerarik izango Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergan ez eta, zaborraren tasari dagokionez.

 

2021erako egutegi fiskala finkatuta

Datorren urtean ohiko egutegi fiskala berreskuratuko da, baina terrazen kasuan, eskaeren kudeaketa egokiagoa egiteko ordainketa epea atzeratu egingo da ekainak 1-uztailak 7tik, urriak 1- azaroak 10era.

Gainerako egutegi fiskala orain arte bezala mantenduko da:

 

URTEAN BEHIN ORDAINTZEN DIREN ZERGAK eta TASAK

Kontzeptua

Ordaintzeko borondatezko epea

Ibilgailuen zerga

Martxoak 1- Apirilak 15

Ondasun Higiezinen zerga

Maiatzak 15 - Ekainak 30

Jarduera ekonomikoen zerga

Urriak 1- Azaroak 10

Zaborren tasa

Ekainak 1- Uztailak 7

Ibilgailuen sarbide eta pasabideen tasa

Ekainak 1- Uztailak 7

Kutxazain automatikoen tasa

Ekainak 1- Uztailak 7

Autotaxi

Ekainak 1- Uztailak 7

Terrazak

Urriak 1- Azaroak 10

HILEAN BEHIN ORDAINTZEN DIREN ZERGAK eta TASAK

Etxez etxeko laguntza

Hurrengo hileko 2. astea

SEI HILABETERO ORDAINTZEN DIREN ZERGAK eta TASAK

Belena patioa

Ekainak 1- Uztailak 7

Abenduak 1- Abenduak 15

 

* Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira.

 

 

Salbuespen eta hobarien eskaeren epea ondorengoa da:

 

Kontzeptua

Eskaera epea

Ondasun higiezinen zerga. Familia ugariaren hobaria.

Ibilgailuen zerga.

Ibilgailu historikoen hobaria.

Motor elektrikoa duten ibilgailuen hobaria.

Familia ugarien hobaria.

Ibilgailu hibridoen hobaria.

Hondakinen bilketaren tasa. Hobariak.

 

 

 

Urtarrilak 1- Otsailak 15


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA