2021eko Zirkulazio Zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/03/02 | Ogasuna

2021ko Zirkulazio Zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea martxoaren 1etik apirilaren 15a bitartekoa izango da. Zerga helbideratuta dutenei zuzenean apirilaren 15ean bankutik pasako zaie zerga. Helbideratuta ez dutenek, aldiz, martxoaren 26ra arte dute zerga helbideratzeko aukera. Martxoaren 22rako bere helbide fiskalean agiri ez-helbideratua jasotzen ez duenak, kopia bat eskatzeko aukera izango du UDATE zerbitzuan borondatezko epe amaiera arte.

Informazio gehiago www.tolosa.eus -en eta edozein zalantza argitzeko 943 697 458 telefonoan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA