Zaborren tasa ordaintzeko borondatezko azken astea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/30 | Ogasuna
  • Erreziboa helbideratuta ez duten herritarrek uztailaren 7a arte izango dute aipatu tasa ordaintzeko epea; helbideratutakoak aldiz, egun horretan kobratuko dira.

2023rako onartu eta finkatutako egutegi fiskalari jarraiki, aste bat geratzen da zaborren tasa ordaintzeko borondatezko epea amaitzeko.

Hori horrela, erreziboa helbideratuta ez duten herritarrek, uztailaren 7a arte izango dute aipatu tasa ordaintzeko epea. Ordainketa egiteko dokumentua posta arruntez bidali zaie etxeetara.

Erreziboa helbideratuta duten herritarrei borondatezko epearen azken egunean kobratuko zaie zabor tasaren zenbatekoa kontu-korrontetik, hau da, uztailaren 7an.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA