“Guztion artean Tolosatzen” topaketa urriaren 27an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/23 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Saioa online izango da, Zoom plataforma erabilita, 18:30etatik 20:00etara eta udal ordezkari politikoek eta teknikariek parte hartuko dute eta herritar oro dago topaketara gonbidatuta.

  • Prozesuaren aurkezpena egingo da, orain arteko fase guztien berri emanez; 2021 urterako aurrekontuei begira partaidetza prozesutik jasotako ekarpenen inguruan udalean egindako urratsen berri emango da eta azkenik, partaidetza dinamika baten bitartez, ekintza txikien herri aliantza aurkeztuko da.

 

 

“Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen” prozesuaren baitan urratsak egiten jarraitzen du udalak, eta urriaren 27an herritarrekin topaketa egingo da prozesuaren berri emateko.

Aurkezpen saio bat izango da, alde batetik, prozesuan zehar herritarrek egindako ekarpenak kontuan izanda, 2021 urterako aurrekontuei begira udalean egindako urratsen berri emango da eta bestetik, ekintza txikien herri aliantza herritarrekin partekatuko da.

Izan ere, partaidetza prozesua bi mailan garatu da. Norbanako gisa zer egiteko prest gauden aztertu da, eta lanketa horretatik garatu da ekintza txikien herri aliantza, konpromiso indibiduala eta elkarlan publiko-komunitarioa sustatzeko. Eta bestetik esparru publikotik zer egin daitekeen Tolosa hobe bat eraikitzeko landu da eta beraz, jasotako ekarpenen inguruan udalean zein urrats egin diren ere azalduko da.

 

Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da

Saioa online izango da, Zoom plataforma erabilita, 18:30etatik 20:00etara. Online egin diren beste saioetan bezala, topaketan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Ondorengo estekaren bitartez izena eman daiteke:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScDYFIwZfDp1QL6LsL0WumJ6hlGGfPEEPaB8fedb5SDlnoi7A/viewform?gxids=7757

Behin izena emanda, saioan parte hartzeko gakoak jasoko dira posta elektronikoan.

Udal ordezkari politikoek eta teknikariek parte hartuko dute eta herritar guztiak daude topaketan parte hartzera gonbidatuta.

 

Ekintza txikien herri aliantzarekin urteko egutegia

Tolosa eraldatu, suspertu eta hobetzeko, komunitatea sendotzeko, tolosarrek egindako ekarpenetatik sortu eta garatu da ekintza txikien herri aliantza.

Herri aliantza honen bitartez norbanakoon konpromisoa lortu nahi da, tolosarrok gure egunerokoan komunitatea eta herria sendotu eta hobetzeko keinu txikiak egin ditzagun.

Horiekin urteko egutegia osatu da, urteko hilabete bakoitzean gai edota esparru batean azpimarra jarriz. Ez da dokumentu itxia izango, herritarren feedback-a lortu nahi baita eta une oro herritarrek ekarpenak eta ekintza txiki berriak gehitzeko aukera izango baitute.

Azaroan aurkeztuko da egutegia eta etxe guztietara bidaliko da, herritarrek modu aktiboan parte hartu dezaten, bakarka edota familian. Tolosarrak egitasmoan inplikatzea, kontzientzia hartzea eta keinu txikien aliantza tolosarrek bere egin dezaten lortzea baita proiektu honen helburu nagusia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA