2019ko aurrekontuetarako proposamenak egiteko 8 'tolosatzen' bilera astelehenean hasita, azaroak 12

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/09 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Aurreko aurrekontuetan garatutako proiektuen bilerak amaitu dira jada, eta orain, 2019ko aurrekontu parte-hartzaileenak, azaroaren 12tik 22ra.
  • Online, www.udala.tolosa.eus/aurrekontuak-2019 estekan, eta etxez etxe banatutako liburuxkaren bitartez ere egin daitezke proposamenak.
  • Bideo bat argitaratu du Udalak 'tolosatzen' ekimenaren filosofia plazaratzeko eta aurrekontuen bileretan parte-hartzeko gonbita luzatuz.
  • 2016an, herritarrekin batera, Tolosaren Argazki partekatua egin eta 2017an 2017-27 Plangintza Estrategikoa osatu ostean, 2017 eta 2018an aurrekontuei begirako proiektuak landu zituzten tolosarrek: 40 sartu ziren 2017ko aurrekontuan eta 50, 2018koan.

 

Aurreko aurrekontuetan garatutako proiektuen bilerak amaitu berritan, 2019ko aurrekontuak lantzeko hitzorduei dagokie orain. Guztira 8 bilera burutuko dira bi astetan, azaroaren 12tik 22ra, 2019ko aurrekontuetarako proposamenak jasotzeko. Guztira 4 bilera izango dira datorren astean: Garapen Ekonomikoari dagokiona da lehena, eta interesa duen oro dago gonbidatua bilera guztietara. Honakoak dira hitzorduak:

Garapen ekonomikoa

Azaroak 12, 19:00etan, Udaletxeko batzar-aretoan.

Euskara eta hezkuntza

Azaroak 14, 19:00etan, Oriaburun.

Kirola

Azaroak 15, 19:00etan, Oriaburun.

Berdintasuna

Azaroak 15, 19:00etan, Kultur Etxean.

Ingurumena

Azaroak 19, 19:00etan, Oriaburun.

Gazteria

Azaroak 20, 19:00etan, Oriaburun.

Kultura

Azaroak 21, 19:00etan, Kultur Etxean.

Gizarte zerbitzuak

Azaroak 22, 19:00etan, Kultur Etxean.

Bilerez gain, proposamenak egiteko hainbat bide zabaldu ditu Udalak: online, www.udala.tolosa.eus/aurrekontuak2019 estekan, eta etxez etxe banatutako liburuxkaren bitartez ere egin daitezke.

Bideo bat argitaratu du Udalak 'tolosatzen' ekimenaren filosofia plazaratzeko eta aurrekontuen bileretan parte-hartzeko gonbita luzatuz. Ikusgai www.tolosa.eus -en.

2016an, herritarrekin batera, Tolosaren Argazki partekatua egin eta 2017an 2017-27 Plangintza Estrategikoa osatu ostean, 2017 eta 2018an aurrekontuei begirako proiektuak landu zituzten: 40 barneratu ziren 2017ko aurrekontuan eta 50, 2018koan. Aurten ere aukera izango da horretarako, guztira 17 bilera programatu baitira bi zatitan banatuta: garatutako proiektuen bilerak (jada burutu direnak) eta 2019ko aurrekontu parte-hartzaileak, azaroaren 12tik 22ra.

Tolosatzenen ezarritako 73 ekintzak abian

2017-27 Plangintza Estrategikoak 73 ekintza barneratzen ditu lau lan-ildotan banatuta:

  1. Baloreetan oinarritutako gizarte konprometitua eta inklusiboa sustatzea.

  2. Herri hezitzaile eta irekia egitea, euskara mailan arnasgunea, kalea herritarren topagunea bihurtuz.

  3. Garapen iraunkorrean herri aitzindaria izatea, klima aldaketaren aurrean konpromiso sendoa hartuko duena.

  4. Garapen ekonomikoko eredu orekatua eta duina bultzatzea, pertsona erdigunean jarriz.

Ekintza guztiak daude abian. Ekintzen garapenerako martxan jarritako jarduera asko ere bete dira, eta ondorioz, herritarrekin batera jarduera berriak adosten jarraituko du Udalak, etenik gabe lan-ildo estrategikoak elikatzen eta betetzen joateko. Iaz, www.tolosa.eus web orria berritu zenetik, tolosatzen ekimeneko lan-ildoen betetze-mailaren jarraipena egin daiteke, sailez sail zein tolosatzen atalean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA