2022 urteko udal aurrekontuetan ekarpenak egin daitezke uztailak 23 arte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/15 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Udalak indar-fokuak landu ditu eta herritarrekin partekatu ditu hemen.

  • Galdetegia erantzunez, norbere ekarpenak egin ditzakete orain tolosarrek.

 

Udal gobernua dagoeneko hasi da 2022 urteko udal aurrekontuak lantzen. Ekainean egin zen Tolosatzen prozesuaren baitan aurrekontuen indar-fokoak kontrastatzeko lehen saio irekia, eta udal gobernuak indar bereziak zein alorretan jarri erabakitzeko lanketa bat egin du barne-mailan. Orain, indar-foko hauek herritarrekin partekatu eta euren ekarpenekin aberastu nahi dira.

Informazio guztia herritarren esku dago hemen eta, galdetegi azkar bati erantzunez, norbere ekarpenak egin ditzake edonork, hau da, herritarrek haien ustez indarrak non jarri beharko liratekeen adierazi dezakete. Ekarpenak egiteko azken eguna 2021eko uztailaren 23a izango da.

Zalantzarik izanez gero, Udaleko Gobernantza sailarekin jarri behar da harremanetan, 010 telefonora deituta edo gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita.

 


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA