Aleka, Tolosako udal aldizkariaren ale berria argitaratu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/02/17 | Komunitatea eta Gobernantza
  • 2021. urterako udal aurrekontuen inguruko informazioa jasotzen da aldizkarian. Egungo egoerari erantzuteko aurrekontuak onartu ditu Udalak, gizarte babesa bermatzera, hiri ekonomia suspertzera, kultura babestera eta komunitatea sendotzera eta etorkizuneko tolosarren oinarriak lantzera bideratuta.

  • Tolosako etxe guztietan banatu da ale bana eta Udalaren webgunean edo udal eraikinetan ere eskuratu daiteke.

 

 

Aleka, Tolosako udal aldizkariaren ale berria argitaratu du Udalak. 2021. urterako udal aurrekontuak dira aldizkariaren ardatza.

Tolosako Udalak egungo egoerari erantzuteko aurrekontuak onartu ditu, helburu hauekin: gizarte babesa bermatzea, hiri ekonomia suspertzea, kultura babestea eta komunitatea sendotzea eta etorkizuneko tolosarren oinarriak lantzea. Hala, aldizkarian zehar aurrekontuari buruzko xehetasun guztiak jaso dira: aurrekontuaren banaketa, helburu bakoitzera bideratutako aurrekontuarekin garatu nahi diren proiektuak, edo etorkizunera begira martxan jarriko diren proiektuen inguruko informazioa, adibidez.

Azken hilabeteetan gauzatu diren hainbat proiekturen berri ere ematen da udal aldizkarian.

Tolosako etxe guztietara banatu da ale bana, eta Udalaren webgunean eta udal eraikinetan ere eskuragarri dago.


 

Fitxategiak: 
PDF icon aleka_otsaila_2.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA