Aleka udal aldizkariaren ale berria argitaratu da, 2023ko aurrekontuen ingurukoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/02/06 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Aurrekontuen inguruko informazio esanguratsu eta aipagarriena azpimarratzen du Alekako ale berriak: lehentasun eta helburu nagusiak, aurrekontuaren banaketa, indartu diren arloak, 2023ko laguntza lerroak edota inbertsio nagusiak, esaterako.
  • Horrez gain, herritarrei etxebizitza aukera berriak eskaintzeko Udalak emandako urratsak eta eskainitako laguntzak aipatzen ditu, beste hainbat albiste esanguratsuekin batera.
  • Alekako edukia zeinu hizkuntzara itzuli da, herritar guztien informazio eta berdintasun eskubideak bermatzeko urratsak ematen jarraitzeko.

 

Argitaratu berri da Aleka udal aldizkariaren ale berria, oraingoa, 2023ko udal aurrekontuen ingurukoa.

Aldizkariak udal aurrekontuen inguruko informazio esanguratsu eta aipagarriena modu grafiko eta ulerterrazean jasotzen ditu, esaterako, lehentasun eta helburu nagusiak, aurrekontuaren banaketa, 2023ari begira indartu diren arloak, aurtengo laguntza lerroak, inbertsio nagusiak edota Tolosatzen partaidetzan oinarritutako aurrekontuen prozesua azaltzen ditu.

Izan ere, 2023koak aurrekontu sozial, errealista eta jasangarriak dira, arlo soziala, ekonomikoa eta jasangarria lehenesten dituena, hain zuzen. Guztira 33.3 milioiko aurrekontua, pertsonak ardatz hartuta, tolosarren egungo zein etorkizuneko beharrei erantzuteko, aurreikusitako proiektuak gauzatzeko eta egitasmo berriak martxan jartzeko egindako aurrekontua.

Horrez gain, ohi bezala, udal aldizkariaren ale berriak albisterik esanguratsuenak ere jasotzen ditu, oraingoan gazteria alorrarekin, etxebizitzarekin, azokan bereziekin edota Tolosatzen Eskola Irekiari lotutakoak.

Ale berria ere zeinu hizkuntzan

Oraingoan ere Tolosako Udalak Aleka zeinu hizkuntzara itzuli du, entzumenaren funtzio-aniztasuna duten tolosarrek ere informazioa eskura izan dezaten.

Tolosako etxe guztietara banatu da Aleka aldizkariaren ale bat, eta nahi duenak udal eraikinetan zein webgunean ere eskuragarri du. Hemen ikus daiteke edukia zeinu hizkuntzan.

Fitxategiak: 
PDF icon ALEKA_14-v7.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA