Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Aleka Udal aldizkariaren ale berria, zeinu hizkuntzan ere bai lehen aldiz
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2022/02/07 | Komunitatea eta Gobernantza
Udalak 2022an kudeatuko duen aurrekontuaren banaketa orokorra, 2022rako lehentasunak eta inbertsio nagusiak aipatzen dira aldizkarian. Helburua da herria biziberritzea, errekuperazioa sustatzea eta legealdiko konpromisoei erantzutea, azpimarra jarriz gizarte ongizatean, berdintasunean, kulturaren eta hiri-ekonomiaren sustapenean, eraldaketa digitalean, garapen jasangarrian eta gobernantza kolaboratiboan.
Lehen aldiz, aldizkariaren edukia zeinu hizkuntzara itzuli da, herritar guztien informazio eta berdintasun eskubideak bermatzeko urratsak emateko.
Udal aldizkariaren ale berri bat argitaratu du Udalak. Bertan, 2022an kudeatuko duen aurrekontuaren banaketa orokorra, 2022rako lehentasunak eta inbertsio nagusiak aipatzen dira.
Inoizko aurrekonturik indartsuena kudeatuko du Tolosako Udalak 2022an, zehazki 34,5 milioi eurokoa. Tolosa indarberritzera, eraldatzera eta hobetzera zuzendutako proiektuak garatzera bideratuko da aurrekontua eta azpimarra jarriko da gizarte ongizatean, berdintasunean, kulturaren eta hiri-ekonomiaren sustapenean, eraldaketa digitalean, garapen jasangarrian eta gobernantza kolaboratiboan.
2022 inbertsioen urtea izango da Tolosako Udalarentzat, eta herria biziberritzea, errekuperazioa sustatzea eta legealdiko konpromisoei erantzutea izango da helburua. Horretarako, diru laguntza guztiak mantenduko dira, batzuk areagotu ere bai, udal zerbitzuen egitura indartuko da, batez ere gizarte zerbitzuen alorrean, eta inbertsio gaitasuna ere handitu egingo da.
Etorkizuneko proiektuak ere landuko ditu aurten Udalak, orain arte bezala, gertutasunetik lan eginez, herritarrekin elkarlanean aritzeko konpromisoa berretsi baitu, gobernantza sakontzeko proiektuekin.
Aurtengo aurrekontuaren arreta-guneak eta lehentasunak herritarrekin batera landu eta zehaztu dira eta tolosarrekin landutako hainbat proposamen ere jaso dira aurrekontu proiektuan.
Aleka, zeinu hizkuntzan ere bai
Lehen aldiz, Tolosako Udalak Aleka zeinu hizkuntzara itzuli du, entzumenaren funtzio-aniztasuna duten tolosarrek ere informazioa eskura izan dezaten.
Tolosako Udalak webguneko hainbat atal itzuli zituen zeinu hizkuntzara 2020an, Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa eta informazio eskubide berdintasuna bermatzeko. Eta, Udalak Eskuaire elkartearekin duen hitzarmenari esker, entzumenaren funtzio-aniztasuna duten pertsonek Zeinu Hizkuntza Interpretazio Zerbitzua eskatu dezakete ekintza publiko jakinetan, udaletxean izapideak egiterakoan, sailekin harremanetan jartzerakoan edo antolatzen diren jardueretan. Arlo honetan urratsak ematen jarraitzeko, Aleka aldizkariaren azken alea zeinu hizkuntzara itzuli du Udalak.
Helburua da herritar guztien informazio eta berdintasun eskubideak bermatzea eta entzumenaren funtzio-aniztasuna duten pertsonei komunitatean parte hartzeko dituzten aukerak areagotzea; baita zerbitzuak entzumen arazoak dituzten pertsonen behar eta gaitasunetara egokitzea ere.
Tolosako etxe guztietara banatu da Aleka aldizkariaren ale bat, eta nahi duenak udal eraikinetan zein webgunean ere eskuragarri du. Hemen ikus daiteke edukia zeinu hizkuntzan.