Alkatearen WhatsApp zerbitzua Komunitatea eta Gobernantza sailak kudeatuko du aurrerantzean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/28 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Larrialdi egoeran zehar martxan jarritako komunikazio bide berriak herritarren artean izan duen harrera ona ikusita, udal gobernuak kanala mantentzea erabaki du, gobernantza irekiaren ikuspegitik.

  • Komunitatearen baitan lanean ari diren elkarteei eta norbanakoei zuzenduta egongo da, gizarte antolatu baten barruan sortzen diren proiektuei eta egitasmoei buruzko beharrak eta kezkak kudeatzeko.

 

Larrialdi egoeran Tolosako Udalak, alkatearekin zuzenean harremanetan jartzeko WhatsApp zerbitzua jarri zuen martxan. Komunikazio bide berriak herritarren artean izandako harrera ona ikusita, udal gobernuak kanala mantentzea erabaki du, gobernantza irekiaren ikuspegitik. Aurrerantzean, beraz, Komunitatea eta Gobernantza saila izango da zerbitzu honen arduraduna.

WhatsApp zerbitzu hau erabili ahal izango dute herritarrek Gobernantza sailarekin harremanetan jartzeko edo komunitatearekin zerikusia duten zalantzak eta kezkak plazaratzeko. Tolosako Udalak gobernantza ireki, parte hartzaileago eta garden baten alde egin duen apustuaren aldeko beste urrats bat da WhatsApp zerbitzuarena, aurrerantzean komunitatearen baitan ari diren elkarteei eta norbanakoei zuzenduta. Gizarte antolatu baten baitan sortzen diren proiektuei eta egitasmoei buruzko beharrak eta kezkak kudeatuko dira hortaz.

Udalak gogorarazten du, dagoeneko martxan dagoela UDATE eta bertatik bideratzen direla herritarrei zuzendutako harrera zerbitzuak. Beraz, aurrerantzean UDATEtik kudeatuko dira berriro herritarren harretarako gaiak.

Astelehenetik ostiralera emango da zerbitzua

Komunitatea eta Gobernantza sailarekin WhatsApp bidez harremanetan jartzeko 688 768 458 telefono zenbakira idatzi ahal izango dute herritarrek, astelehenetik ostiralera, saileko ordutegian (08:00etatik 14:30era) edo beste edozein unetan. Orain arte egin den bezala, herritarrek bidalitako mezuei ahalik eta modurik azkarrenean erantzungo zaie.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA