Auzoen eta udalaren arteko komunikazio zuzena hobetzeko aurrez aurreko bilera-erronda hasiko du udalak, datorren astean

Tolosako Udala
2023/07/13 | Tolosatzen
  • Datorren asteazkeneko lehen bilerara auzo guztiak deitu dira, egutegiaren eta antolaketaren proposamenaren berri emateko.
  • Ikasturte berriari begira, berriz, auzo bakoitzarekin bakarkako bilerak egitea da asmoa.

 

 

Auzo elkarteekin eta auzotarrekin komunikazio zuzena hobetzea eta beren parte hartzea indartzea da udal gobernu berriaren helburu estrategikoetako bat. Horretarako, aurrez aurreko bilerak egiteko proposamena landu du udalak.

Dinamikaren nondik norakoen berri emateko lehen bilera orokor bat egingo da, auzo guztietako ordezkariekin, datorren asteazkenean, hilaren 19an. Hitzordua 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.

Udalaren proposamen hori behin behinekoa da, eta ekarpenak egiteko aukera izango dute auzo elkarteek. Behin betiko plana lehen bilerako iritziak entzunda osatuko da, eta irailean jarriko da martxan. Ordutik aurrera, auzo bakoitzarekin bakarkako bilerak egitea da asmoa.

Egitasmo honen helburua komunikazioa hobetzea ez ezik, auzo elkarteen eta, oro har, herritarren parte hartzea indartzea da. Parte hartze hori, gainera, bi norabidetan landu nahi da: batetik, udalari proposamenak egiteko zuzeneko bide bat sortzea da asmoa; bestetik, herritarrei erabakietan parte hartzeko bide eman nahi zaie.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA