Azaroaren 4an saio bikoitza izango da Kultur Etxeko areto nagusian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/10/26 | Komunitatea eta Gobernantza
  • 9:00etatik 10:30etara, Tolosako Herritarren Batzarraren jarraipen saioa. Batzarkideek soilik hartu ahal izango dute parte.
  • 11:00etatik 12:30etara, Gipuzkoa irudikatuz (Gi2030) saioa egingo da, irekia izango da eta aurrez izena eman beharko da parte hartzeko.

 

Tolosako Udalak tailer bikoitza antolatu du azaroaren 4rako. Batetik, 9:00etatik 10:00etara Tolosako Herritarren Batzarraren jarraipen saioa egingo da eta batzarkideek soilik hartu ahal izango dute parte. Bestetik, 11:00etatik 12:30etara, Gipuzkoa irudikatuz (Gi2030) saioa egingo da, irekia izango da eta aurrez izena eman beharko da parte hartzeko.

Tolosako Herritarren Batzarraren jarraipen saioa

Herritarren Batzarrean egindako prozesua aitzindaria izan zen Tolosan eta zozketa zibikoz aukeratutako 32 lagun, 40 orduz aritu ziren, 5 larunbatetan zehar banatuta, ongizatearen eta osasun emozionalaren inguruan deliberatzen, aditu eta arituen informazioa jasotzen lehenbizi eta jasotakoaren inguruan deliberatzen eta gomendioak lantzen, ondoren. 

2022an prozesua amaituta, 2023ko martxoaren 25eko azken saioan udal ordezkariek udalaren konpromisoak adierazi zizkieten batzarkideei. Orain, 6 hilabeteren ondoren, 2023 urterako aurreikusitako jarduerak zein fasetan dauden erakutsiko zaie.

Gipuzkoa irudikatuz (Gi2030) tailerra

11:00etatik 12:30etara egingo da Gipuzkoa irudikatuz (Gi2030) tailerra, irekia izango dena herritar ororentzat. Hau da, Tolosako Herritarren Batzarreko batazarkideek eta udaleko ordezkari politikoek hartuko dute parte eta, horrez gain, gaian interesa duten herritarrek ere parte hartu dezakete aurrez izena emanda gobernantza@tolosa.eus helbidean. Saio honen helburua izango da partaideek “Ongizatea: osasuna eta zaintzak” gaiaren inguruan hausnartzea eta solastea.

Gi2030 EHUk bultzatutako ikerketa-proiektua da, eta administrazioaren, unibertsitate publikoaren eta Gipuzkoako herritarren arteko konexio-espazioak eskaintzea du helburu, lurraldeak 2030erako dituen erronkei buruzko ikuspegi partekatu bat eraikitzeko, herritarrek erakunde publikoekin duten harremanean arreta berezia jarriz. Horrela, prozesu hibrido honek aurrez aurreko tailerretako parte-hartzea eta https://gi2030.eus/ plataforma digitaleko elkarreragina uztartzen ditu. Prozesuaren edukien haria ondoko 5 gai-eremu hauen inguruan egituratzen da: pertsonak, zientzia, klima, ekonomia eta ongizatea.

Informazio gehiagorako 943654466 telefonora (120 luzapena) deitu daiteke. Interprete-zerbitzua (CAS-EUS) egongo da tailerrean, eta, eskatzen bada, baita zeinu-hizkuntza interpretatzeko zerbitzua ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA