Gaur hasiko dira Covid19ari buruzko udal aldizkari ale berria banatzen

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/13 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Osasun larrialdi egoeran udalak hartutako neurriak eta Tolosa babesteko eta sustatzeko #SuspertuTolosa planean zehaztu diren eta jada martxan jarri diren hainbat ekintza jaso dira aldizkarian.

  • Etxe guztietara banatuko da, eta udal eraikinetan ere eskuratu ahalko da.

 

Aste honetan jasoko dute etxean tolosarrek udal aldizkaria ale berria. Osasun larrialdi egoeran Tolosako Udalak denbora honetan hartu dituen neurrien errepasoa egin eta Tolosa babesteko eta sustatzeko #SuspertuTolosa planaren baitan zehaztu diren lan lerroak eta laguntzak azaltzen dira aldizkarian. Izan ere, egoerak baldintzatuta eta hauteskunde kanpaina tarteko, udalak ezin izan du aldizkari ale berria argitaratu eta kaleratu tolosarrei informazio modu zuzenean eta euskarri grafikoan eman ahal izateko. Hauteskundeak pasata, gaurtik aurrea banatuko da etxe guztietara aldizkaria eta udal eraikinetan ere eskuratu ahal izango da.

Osasun larrialdi eta alarma egoeran zehar, herritarren ongizatea eta segurtasuna bermatzeko eta kolektibo ahulenak babesteko hainbat neurri hartu ditu udalak eta horien berri eman nahi izan du aldizkariaren bitartez.

Momentu honetan, gizarte ongizatea bermatzearekin batera, tokiko jarduera sustatzea eta herri izaera mantentzea lehentasunezkoak dira. Horretako, #SuspertuTolosa plana garatu du udal gobernuak eta jada martxan jarritako ekintzen inguruko xehetasunak ere jaso dira aldizkarian: tokiko kontsumoa sustatzeko bonuak, diru laguntza lerro berria...

Aldizkaria formatu digitalean eskuratu dezakezu hemen enlightened

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA