Gazteekin online topaketa egingo du udalak, haien ahotsa entzun eta Tolosatzen Eskola Irekia eta Gazte Diagnostikoa aurkezteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/05 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Azken hilabeteak nola bizi izan dituzten entzun, egungo ziurgabetasun egoeraz hitz egin eta epe motz edo ertainera dituzten kezka nagusiez aritzea da topaketaren helburua. Bide batez, topaketan parte hartzen dutenei Tolosatzen Eskola Irekia zein Gazte Diagnostikoa proiektuen berri ere emango die udalak.

  • Topaketa asteazkenean izango da, ekainak 10, 18:00etatik 20:00etara, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, horretara bideratutako galdetegia beteta.

 

Tolosatzen Eskola Irekia proiektuaren barruan Gazteen Topaketa egingo du udalak datorren asteazkenean. Abenduan martxan jarritako programa pilotuari heldu eta egungo egoerara egokituta, online izango da topaketa. Azken hilabeteak nola bizi izan dituzten entzun, egungo ziurgabetasun egoeraz hitz egin eta epe motz edo ertainera dituzten kezka nagusiez aritzea da topaketaren helburua. Bide batez, topaketan parte hartzen dutenei Tolosatzen Eskola Irekia zein Gazte Diagnostikoa proiektuen berri ere emango die udalak. Proiektuak aurkeztuta, herriko gazteekin zein gazteentzat sortutako ekintza plan bat egituratzeko lehen urratsa ere izan nahi du topaketak.

Online saioa asteazkenean izango da, ekainak 10, 18:00etatik 20:00etara, Zoom plataformaren bidez. Hala, parte hartu nahi dutenek galdetegi bat beharko dute izena emateko (galdetegia). Behin izena emanda, plataformara konektatzeko datuak jasoko ditu gazte bakoitzak.

Gobernantza eredu berrietan sakontzeko

Aurreko legealdian abian jarritako Tolosatzen prozesuaren barruan, Tolosako Udala aurten garatzen ari den Tolosatzen Eskola Irekia proiektuaren barruko beste ekintzetako bat da gazteen topaketa.

Herritartasun aktiboa eta herritarren ahalduntzea sustatzeko helburuarekin abiarazi zuen abenduan Tolosako Udalak Tolosatzen Eskola Irekia proiektu pilotua. Elkarlana eta lankidetza ditu oinarri proiektuak, eta, udalaren, herritarren, herriko talde antolatuen eta eragile ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarren arteko sinergiak sustatzeko helburua du. Elkar ezagutza sustatzeko eta herri eragileen sarea indartzeko topaketen barruan kokatzen da datorren asteazkenean gazteekin egingo den saioa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA