Herritarren proposamenak jaso dira 2018ari begira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/09 | Komunitatea eta Gobernantza

Tolosatzenen baitan, 2018ko lanketa abiatu zuen Udalak urrian: pasaden urriaren 23an 2017ko ekimenen kontu ematea egin zen eta atzo, azaroak 8, burutu zuen azken bilera. Bertan herritarrek, 2017-2027 Tolosako Plangintza Partekatua oinarri izanda, 2018ari begirako proiektuak eta lerroak definitu zituzten.

Guztira, 80 pertsona inguruk hartu zuten parte, bost alor nagusi ezberdinetan banatuta: Pertsonak; Hezkuntza eta kultura; Ingurumena eta lurralde antolaketa; Ekonomia; eta Tolosatzen Lab. Azken hau izan da azken saio honetako berrikuntza: alor konkretu bateko perspektibatik haratago, ikuspegi orrokorrago batetik eta zeharkakotasunez, jarduera lerro eta proiektuei heldu zaie bertan. Alor desberdinetako pertsonek osatua, Tolosatzen talde osoaren lagina, ezagutza konkretuekin. Olatz Peon Ormazabalek hartu zuen parte ere bertan.

Orain, herritarren proposamen guztiak behin jasota, teknikoki eta politikoki landuko dira, duten bideragarritasuna eta 2018an gorpuzteko egon litezkeen aukerak aztertuz.

Guztia, orain arte egindako eran, txosten batean jasoko da eta parte-hartzaile guztiei helarazteaz gain, eskuragarri egongo da www.tolosa.eus -en.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA