Tolosako udal aldizkariaren ale berria argitaratu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/12/04 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Covid-19ak sortutako egoerari aurre egiteko, #SuspertuTolosa ekimenaren baitan, hartu diren neurri eta erabakien eta martxan jarri diren ekimenen berri ematen da.

  • Tolosako etxe guztietan banatu da ale bana eta udal webgune eta eraikinetan ere eskuragarri dago.

 

Tolosako Udalak udal aldizkariaren ale berria argitaratu du, koronabirusak eragindako egoeraren aurrean hartu diren neurrien inguruan.

#SuspertuTolosa ekimena da ardatz ale honetan. Gizarte-babesa, sustapen ekonomikoa eta Tolosaren nortasunaren parte diren kultura eta komunitatea sustatzeko Udalak hartutako neurriak eta martxan jarritako egitasmoak gizarteratzea da helburua.

Udatik hona martxan jarritako proiektu eta egitasmoen berri ere ematen da: Tolosako Mugikortasun Plan berria, Larramendiko behin behineko biribilgunea edota Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Plana, besteak beste.

Tolosako etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan eta udal webgunean ere eskuragarri egongo da.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA