Tolosako Udalak 10 partaidetza prozesu jarriko ditu martxan 2021ean herritarrekin elkarlanean Tolosa hobe bat eraikitzen jarraitzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/02/12 | Komunitatea eta Gobernantza
  • 10 prozesu partehartzaileek berretsi egiten dute Udalak herritarren parte-hartzea sustatzearen alde egiten duen apustua eta udal jardueretan tolosarren inplikazioa areagotzeko duen konpromisoa.

 

Tolosako Udalak herritarren partaidetza sustatzen jarraitu nahi du 2021ean eta 10 prozesu parte-hartzaile abiaraziko ditu aurten Tolosa tolosarrekin elkarlanean eraikitzen jarraitzeko. Tolosako Udalak hainbat urte daramatza gobernantza modelo ireki baten aldeko pausuak ematen eta herritarren partaidetza sustatzeko ahaleginak egiten, eta 2021ean ere bide horretatik jarraitzeko konpromisoari eutsi nahi dio.

Urte hasieran iragarri zuen udalak “Guztion artean Tolosatzen” egitasmoaren baitan tolosarrek egindako hainbat proposamen jaso direla 2021eko udal aurrekontuan, eta orain 10 partaidetza prozesu jarriko ditu martxan herriaren etorkizuna tolosarren eskutik eraikitzen jarraitzeko.

 

2021ean egingo diren partaidetza prozesuak

  1. Berdintasun arloa indartzeko eta baliabidez hornitzeko, Tolosaldeko Emakumeen Etxea errealitate izateko II. parte hartze prozesua abiatuko da.

  2. Liburutegi berrian herritarrei zuzendutako espazioaren dinamikak eta erabilerak lantzeko saioak egingo dira.

  3. Herriko merkataritza txikia babesteko eta bultzatzeko ordenantza berria sortuko da.

  4. Partaidetza eta informazioa erregulatzeko Gardentasun eta Gobernantzako Ordenantza berria egingo da, herritarren ahalduntzea udalaren egunerokoan txertatzeko.

  5. Haur, nerabe eta gazteen diagnostikoa egin eta haiei zuzendutako plana garatuko da bizi duten egoeraren argazki orokor bat eraiki, haien beharrak ezagutu eta gazteen parte hartzea sustatzeko bideak zabaltzeko.

  6. Haurren ongizate fisiko eta emozionala bultzatzeko Eskolabideak proiektua garatuko da.

  7. Ikastetxeetako ekintza edo proiektuen elkar-sorkuntza prozesua egingo da DBHn dauden 12-15 urte bitarteko gazteekin, gurasoekin eta irakasleekin elkarlanean.

  8. Landa eremuko auzoen etorkizuna aztertuko da plan estrategikoak garatzeko.

  9. Zaintzaileen formazio-beharren inguruko ebaluazioa egingo da, zaintza eta laguntza sarea edo sareak indartzen jarraitzeko.

  10. Tolosako Jaien Berdintasun Behatokia gauzatuko da eragileekin batera berdintasunaren aldeko sinergiak indartzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA