Tolosan etxebizitzaren alorrean dauden aukera berriak jasotzen dira Aleka udal aldizkariaren azken alean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/15 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Herritarren eskura jarritako etxebizitza aukera berriak eta alokairuaren sustapenera bideratuko neurriak jasotzen dira. Horrekin batera, egungo ezohiko egoerari aurre egiteko eta Tolosa etorkizunerako prestatzen jarraitzeko, udalak hainbat alorretan egingo dituen inbertsioei buruzko informazioa ere bai.

 

Etxebizitza politika lan lerro garrantzitsua eta estrategikoa da udal gobernuarentzat, eta helburu du herritarrei esparru honetan aukera berriak eskaintzea eta tolosarren etxebizitza beharrei erantzutea. Hala, etxebizitzaren alorrean herrian dauden aukera berriak eta alokairuaren sustapenera bideratutako neurriak jasotzen dira aldizkarian. Horrez gain, eta Udalak herrian auzogune berriak sustatzeko legealdi honetarako jarritako helburuari erantzunez, auzogune berriak sortzeko eman dituen urratsak ere jasotzen dira Aleka udal aldizkariaren bederatzigarren ale honetan.

Horrekin batera, egungo ezohiko egoerari aurre egiteko eta Tolosa biziberritzen jarraitzeko inbertituko dituen 1,1 milioi euroak zein proiektutara bideratuko dituen ere jasotzen da. Izan ere, krisiak gehien erasan dituen sektoreak eta kolektiboak babesten jarraitzen du Udalak, eta lanean dihardu covid-19 osteko agertokirako Tolosa prestatzen eta etorkizuneko erronkei erantzuteko. Sektorez sektore egingo dituen inbertsioen berri ematen da aldizkarian.

Azken hilabeteetan gauzatu diren hainbat proiekturen berri ere ematen da udal aldizkarian. Alekaren ale bat banatu da etxe guztietara, eta Udalaren webgunean eta udal eraikinetan ere eskuragarri dago.

Fitxategiak: 
PDF icon ALEKA 09_Ekaina.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA