Tolosatzen Eskola Irekia programako ‘Entzute aktiboa eta enpatia’ tailerra online martxoaren 26an eta 27an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/23 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Martxoaren 26an eta 27an izango dira saioak, guztira lau, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Gehienez zortzi plaza egongo dira saio bakoitzerako.
  • Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea udaletxeko webgunean. Gaur ireki da izena emateko epea.
  • Coaching-ean eta mindfulness-ean aditua den Larraitz Urrestillak emango du tailerra.

 

Egoerak behartuta, martxoaren 12az geroztik martxan dagoen Tolosatezen Eskola Irekia programa ahalik eta osotasunik handienean gauzatzeko lanean jarraitzen du Tolosako Udalak. Hala, hasiera batean apirilaren 16rako eta 23rako iragarrita zegoen ‘Entzute aktiboa eta enpatia’ tailerra aurreratu egingo da, eta online emango da. Guztira lau saio antolatu dira, horietatik bi euskaraz eta beste bi gaztelaniaz. Saioak martxoaren 26an eta 27an izango dira, bi ordutegi ezberdinetan: 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Guztira zortzi lagunentzako lekua egongo da saio bakoitzean, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea galdetegi bat beteta (galdetegia). Gaur bertan irekiko da izena emateko epea. Gehienez ere saio batean eman ahalko da izena, eta plazak agortu arte egongo da irekita izena emateko epea.

Ikastaroa formakuntza pilula moduan emango da, eta interaktiboki formakuntza-gela gisa. Izena ematen dutenek, ikastaroa baino lehen irakurri beharreko dokumentu bat eta esteka bat jasoko dute. Saioa egingo duten egunean esteka horretan sartu beharko dira, eta orduan jasoko duten ID kodea erabiliz sartu ahalko dira ikasgela birtualera. Behin saioa amaitzen denean, email bat jasoko dute saioaren edukiaren inguruko hausnarketa gida batekin.

Larraitz Urrestilla coaching-ak eta mindfulness-ean adituak emango du ikastaroa. Tolosarra da jaiotzez Urrestilla, gaur egun Gain coaching enpresako arduradunetako bat da, eta ‘El lider mindful’ liburuaren egilea da. Pertsonen eta taldeen kudeaketan eta garapenean jarduten du coaching-a eta mindfulness-a bidelagun. Urrestillaren hitzetan, “bi erreminta horiek norbanako bakoitzaren abileziak ezagutzen eta indartzen laguntzen dute, enpresak zehaztu dituen helburuak betez eta pertsonen gogobetetzea asez”. Telefónica Data Españan eta Mondragon Taldean aritu da lanean, eta, besteak beste, Fagor Ederlan, Emun, Maier eta Kristau Eskolarako coaching eta mindfulness programak garatu ditu.

Umorea eta emozioak Virginia Imazekin

Trebetasun sozialak lantzeko, sendotze soziokomunitarioa sustatzeko eta udalerriaren ezagutza bultzatzeko helburuarekin, martxoaren 12an jarri zen martxan Tolosatzen Eskola Irekiaren 2020ko egitaraua. Virginia Imaz-en eskutik umorea eta emozioak jorratu ziren Zerkausian egindako lehen saio hartan (saioaren laburpen bideoa ikusi). Azken astetako egoera dela-eta, ordea, elkarteekin eta taldeekin aurreikusita zeuden saioak bertan behera geratu dira, arduraz jokatuz eta zehaztutako prebentzio neurriak jarraituz.

Baina egoera behartuek aukera berriak ere eskaintzen dituzte, eta herritarren ahalduntzera zuzendutako eskolak ere bere herritarren beharretara eta egoeretara egokitzen jakin behar du. Beraz,  eta ‘Entzute aktiboa eta enpatia’ tailerrarekin egin den moduan, Tolosatzen Eskola Irekiaren baitako gainontzeko ikastaroak, ahal den neurrian, online eskaintzeko lanean ari da udala. 

 

Izena emateko galdetegia bete

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA