-
Tolosatzen Aliantza sortzearekin batera, Guztion artean Tolosatzen partaidetza prozesuan herritarrek egindako proposamenak aurrera eramateko egitasmo ezberdinak jaso ditu Udalak 2021 urterako aurrekontu proiektuan eta horien berri eman du aurrekontu txostenean.
-
Iaz bezala, aurrekontuen inguruko txosten grafikoa jarri du herritarren eskura Udalak tolosarrek modu ulerterrazean aurtengo aurrekontuen helburu nagusiak zein diren, gastuak nola banatzen diren, arlo bakoitzera zenbat diru bideratuko den eta zein proiektu eta egitasmo gauzatuko diren ezagutzeko aukera izan dezaten.
Abenduko Osoko Bilkuran onartu zuen udalbatzak 2021 urterako aurrekontua. Gaur herritarren eskura jarri du Udalak aurrekontuen txostena, modu grafiko eta ulerterrazean, herritarrek aurrekontuen inguruko informazio guztia izan dezaten.
Olatz Peon Ormazabal alkateak azaldu duenez, “iaz bezala, gardentasunaren aldeko apustuan, udal aurrekontuak herritarrei modu ulerterrazean azaltzeko txostena sortu dugu eta herritarren eskura jarri dugu webgunean”. “Besteak beste, grafiko eta irudi bidez, 2021 urterako aurrekontuaren helburu eta lehentasun nagusiak zein diren, aurrekontua arloka nola banatzen den, gastuen banaketa arloka zein den eta aurten zein proiektu eta egitasmo gauzatuko ditugun azaldu dugu txostenean” adierazi du.
Jakina denez, aurtengo aurrekontu proiektua ezohikoa da, egungo egoerara egokitu behar izan delako, momentuko zein etorkizuneko beharrei erantzuten jarraitzeko. “Suspertu Tolosa planaren jarraipen bat da, aurrekontu zorrotza, errealista eta jasangarria, ezohiko larrialdi egoerari erantzuten diona, udal baliabide guztiak erabiliko ditugulako zaurgarritasun egoeran dauden herritarren eta sektore kaltetuenen beharrei erantzuteko, inor atzean utzi gabe; baina aldi berean, tolosarrontzat estrategikoak diren proiektuetan aurrerapausoak ematen jarraituko dugu Tolosaren garapen sozial, ekonomiko eta jasangarria sustatzeko” azpimarratu du alkateak.
Aurrekontu txostenean jaso da baita ere Guztion artean Tolosatzen prozesuan zehar tolosarrek egindako zein proposamen txertatu diren aurtengo aurrekontu proiektuan.
Tolosarrek egindako proposamenak bideratuta:
Joseba Ormazabal Gobernantza eta Komunitatea saileko zinegotziak Guztion artean Tolosatzen prozesuaren balorazio positiboa egin du. “Aurtengo partaidetza prozesua ezberdina izan da, paradigma berri honen aurrean hausnarketa maila ezberdinetan egin dugulako elkarlan publiko-komunitarioa sustatzea helburu hartuta; konpromiso indibiduala bultzatzeko egindako lanketatik eta herritarren ekarpenetatik sortu da Tolosatzen Aliantza eta aurrekontuei begira ere oso proposamen interesgarri bezain aberatsak jaso ditugu, beraz, oso prozesu aberasgarria izan da”.
“Elkarlana izan da eta da egoerari aurre egiteko bidea, herritarrengandik gertu egotea ezinbestekoa, eta horregatik, ekindako bideari jarraipena emango diogu eta gobernantza eredu berrietan sakontzen jarraituko dugu, udala herritarrengandik gertu egon dadin, herritarrek gertu senti gaitzaten eta herritarrak udalgintzan inplikatu daitezen; helburu horrekin, aurten, Gobernantza eta Gardentasun Ordenantza garatuko dugu herritarrekin elkarlanean” aurreratu du Ormazabalek.
Garikoitz Lekuonak, Gobernantza eta Komunitatea saileko teknikari arduradunak azaldu ditu aurrekontu proiektuan jasotako herritarren proposamenak. “Tolosarrek egindako ekarpen eta proposamen guztiak sailez sail aztertu dira eta udalak martxan jarri dituen lan lerro eta proiektuekin lerrokatu dira” azaldu du. Gauzak horrela, herritarrek egindako proposamenei erantzuteko onartutako egitasmo eta proiektu azpimarragarrienen artean hauek aurki ditzazkegu:
ONGIZATEAREN esparruan:
Proposamen horri erantzunez, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren baitan zaintzari buruzko proiektu pilotua jarriko da martxan auzo batean, elkar zaintzen duen gizartea sustatzeko.
EKONOMIA alorrean:
Proposamen horri erantzunez, Azoka Lagunak egitasmoa indartuko da eta Tolosatzen, keinu txikien herri Aliantzaren baitan Elikadura eta kontsumoa izango da apirileko gai nagusia, tokiko kontsumoa sustatzeko helburuarekin.
KOMUNITATEAri eta PARTAIDETZAri lotuta:
-
Herrian dagoen eskaintza gizarteratu, elkarteak ezagutarazi eta indartu.
-
Komunitatean harremanak sendotu, komunitatean pentsatu eta elkar hobeto ezagutzeko sarea eta informazioa sortzea.
-
Hausnarketa kolektiboa sustatu, ahotsa emanez haurrei, nerabeei eta gazteei, udalaren eta gazteen arteko harremana estutzeko, haien beharrak ezagutzeko eta gazteen parte hartzea sustatzeko.
Proposamen horiei erantzuteko, Elkarteen Katalogoa garatu eta elkarteen arteko topaketa egingo d Tolosatzen Eskola Irekiaren urteko programazio berriaren baitan. Elkar ezagutzeko, herritarrak ahalduntzen jarraitzeko eta haur eta gazteei begirako egitaraua osatu da.
Halaber, aurten ere, haur, nerabe eta gazteen inguruko azterketa egingo da eta Haurren Hiriaren baitan haurren emozioak eta Aliantzara batzeko ekintza eta keinuak lantzen ari dira.
JASANGARRITASUNAri dagokionez:
Proposamen horiei erantzuteko, Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Plana jasoko du aurten Udalak garatzeaz bukatuko du aurten Udalak, garapen jasangarrirako helburuak eta ingurumen adierazleak zehaztuz.
Tolosarrek egindako proposamen batzuk baino ez ditu aipatu Lekuonak, baina guztiak daude jasoak eta ikusgai aurrekontu txostenean.