-
“Umorea eta emozioak” hitzaldia eskainiko du, ostegunean, martxoaren 12an, 18:30ean Zerkausian ospatuko den ekitaldi berezian. Ekitaldi irekia izango da eta tolosar guztiek parte hartu ahal izango dute.
-
2020 ikasturterako ekintzen egitaraua ere prest da eta lehen topaketa elkarte eta taldeen artekoa izango da martxoaren 17an, arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxeko areto nagusian.
Tolosatzen Eskola Irekiak behar bezala eta gogotsu ekin diezaion ikasturteari, ekitaldi berezia antolatu da ostegunerako. Gauzak horrela, Virginia Imaz gonbidatu bereziak “umorea eta emozioak” hitzaldi irekia eskainiko du martxoaren 12an, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean Zerkausian.
Esan bezala, ekitaldi irekia izango da eta tolosar guztiek parte hartzera gonbidatuak daude, ikasturterako antolatu diren gainerako ekintza guztietan bezalaxe.
Dagoeneko prest dago 2020 ikasturterako egitaraua. Guztira 7 jarduera ezberdin antolatu dira trebetasun sozialak landu, sendotze soziokomunitarioa sustatu eta udalerriaren ezagutza bultzatzeko helburuarekin.
Lehen topaketa, martxoaren 17an, elkarte eta taldeekin:
Tolosatzen Eskola Irekiak elkarlana, elkar-ezagutza eta lankidetza ditu oinarri eta beraz, herritarren, herriko talde antolatuen eta eragile ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarren arteko sinergiak sustatzeko hainbat ekintza antolatu dira.
Besteak beste, entzute aktiboari eta enpatiari buruzko tailerra, denboraren kudeaketaren eta konpromisoen inguruko tailerra, proiektuak nola prestatu eta diru laguntzen eskaerak nola aurkeztu azaltzeko saioa eta hainbat topaketa sendotze soziokomunitariorako.
Topaketen artean, lehena, elkarte eta taldeei zuzenduta dago eta martxoaren 17an izango da arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxeko areto nagusian.
Saioaren helburu nagusia da elkartegintza sarea indartu, elkarte-ehuna aktibatu eta lankidetza areagotzea. Horretarako, alor ezberdinetako talde eta eragileak (gizarte alorrekoak, kiroletakoak, kulturakoak, elkarte gastronomikoetakoak, berdintasun esparrukoak...) espazio berean bilduz, elkarren arteko ezagutza sustatu, beren jardunak ezagutzera eman eta lankidetzarako bide berriak jorratzeko. Baita norbere ezagutzaren arabera Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan formakuntza eskaintzeko edota beharren araberako formakuntza jasotzeko edota elkarlanean proiektu berriak abiarazteko.
Hortaz Eskola Irekiak nahierako ekintzan antolatu eta eskaintzeko aukera emango du, elkarteak dituen beharrei erantzunez edota jaso nahiko lituzkeen tailerrak edo hitzaldiak proposatuz. Eskolaren agendaren baitan ere, elkarte eta taldeak formatzaile izan daitezke beren ezagutzak beste herritar, talde edo eragileekin partekatuz hitzaldi, tailer edota saio ezberdinen bitartez.
Lehen saioa, martxoaren 17an izango da, eta bigarrena, martxoaren 24an udaletxeko pleno aretoan ordu berean, 17:30-20:00 bitartean.
Aberasgarri bezain interesgarriak izango diren topaketa horietara gonbidatu eta deitu nahi izan dituzte udaletik herriko talde, elkarte eta eragile guztiak. Tolosatzen Eskola Irekiak herritar guztien topaleku eta elkar-trukerako espazioa izan nahi baitu, guztiek dutelako zer eskainia eta jasoa eskola berri honetan.
Ekintzen egitarau osoa
SENDOTZEKO SOZIOKOMUNITARIOA:
TREBAKUNTZA SOZIALAK:
UDALERRIAREN EZAGUTZA: