2019ko zirkulazio zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/13 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

2019ko Zirkulazio Zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea martxoaren 1etik apirilaren 15a bitartekoa izango da. Zerga helbideratuta dutenei zuzenean apirilaren 15ean bankutik pasako zaie zerga. Martxoaren 29ra arte dago zerga helbideratzeko aukera. Martxoaren 15erako bere helbide fiskalean agiri ez-helbideratua jasotzen ez duenak, kopia bat eskatzeko aukera izango du UDATE zerbitzuan borondatezko epe amaiera arte.

Guztira 10.476 ibilgailuren jabeek ordaindu behar dute zerga. 6.955 herritarrek helbideratuta dute ordainketa. Gainontzekoei, erreziboa igorriko die Udalak. Ordainketa telematikoki burutu daiteke 'Nire ordainketa' plataformaren bitartez edota banketxeetan. Horrez gain udal bulegoetan ere ordaindu daiteke, baina txartel bidez soilik. Ezin da esku-dirutan ezta transferentzia bidez ordainketarik egin.

Informazio gehiago www.tolosa.eus -en eta edozein zalantza argitzeko 943 697 458 telefonora deituta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA